AKABAK LEGANES TALDEA GAINDITU DU ETXEAN (26-24)
Partidu gogorra eta izugarria donostiarrentzat. Zenbait unetan markagailuan 5 goleko abantaila lortu arren, taldeak asko sufritu behar izan zuen garaipen berri hau lortzeko, markagailua bere alde mantentzeko lan asko eginaz. Susmatzen zen moduan Leganes taldea denerako prest etorri zen eta ahalegin guztiak egin zituen Akabari partidua korapilatzeko. Kontraeraso azkar batekin eta defentsarekin izandako etengabeko borrokarekin, madrildarrak markagailuan gertu mantendu ziren ia denbora guztian. Atsedenera 13-12 ko emaitzarekin iritsiz. Bigarren zatian berriz donostiakoak defentsa zerbait egokitu zuten eta partidua aurrera ateratzeko asko borrokatu zuten. Aipagarriak Cruz Robles atezainaren geldialdiak, markagailuan abantaila mantentzeko aukera emanaz. Gol gehien sartu zituzten jokalariak Tati Garmendia, Nagore Zipitria eta Esme López izan ziren, 5 gol bakoitzak. Hurrengo partidua larunbatak 2, Sabadell´en Arrahota taldearen aurka izango da.