Champions League jokatzeko inskripzioa egin du Bera Berak
Bera Bera Eskubaloiak datorren denboraldiko Champions League lehiaketan inskripzioa egin du, ondorioz, gutxienez datorren urriaren 5etik azaroaren 17ra arte Europako talderik onenen ondoan multzon fasean arituko da.
Ohorezko mailan jarraian 23 urte eman ondoren eta aurtengo denboraldian Liga eskuratu ostean, Bera Bera Eskubaloiak Europako goreneko txapelketa jokatzeko eskubidea du, kirol arloan nahiz ekonomikoan erronka nagusitzat jo du klubak, ondorio guztiak ondo aztertu dituelarik.
Azken egunetan egindako gestioei esker Champions Leaguek eskatzen dituen baldintza zorrotzenak beteko ditu Bera Berak.
Ondorioz, klubaren ustez Champions League jokatzeak ez dakar azken urtetan Europako kanporaketak baino gastu gehiago.
Datorren ostegunean, prentsaurrekoan, klubeko presidente Fernando Diez Mintegi eta Bera Bera Eskubaloiko ardurandun Tati Garmendiak erabakien zehetasunak emango dituzte.