Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak bihar asteartean, ekainak 11, erabakiko du 2013-14 denboraldian Champions League jokatuko duen, Europako maila goreneko txapelketan aritzeko, alegia.
Horregatik, azken egun hauetan bilerak eta deiak izan dira instituzioekin nahiz enpresa pribatuekin. Klubeko presidente Fernando Diez Mintegik hiru instituzioetako kirol arduradunekin bildu da, azkena gaur goizean Eusko Jaurlaritzako Kiroletako zuzendari Jon Redondorekin. Topaketa guztiak oso ondo baloratu ditu kluban baikortasuna handituz.
Bestetik, Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak hainbat arlo jorratu ditu Espainiako Federazioko presidente Paco Blazquezekin eta inguruko enpresekin babeslegoa lortze aldera.
Champions Leagueko multzoen fasean aritzeko eskubidea pistan lortu du Bera Berak, erronka ekonomikoa nahiz kirol ikuspegian. Horregatik erabakiak eragiten duten ondorioak ondo aztertzean ari da kluba. Gaur arratsaldean Zuzendaritza Batzordeak egoera aztertu du eta azken gestioen faltan, bihar goizean erabaki definitiboa hartuko du.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores