Bera Bera

Select your language

Bera Berako presidente Fernando Diez Mintegik atzo arratsaldean Gazteria, Kultura eta Kiroletako foru diputatu Ikerne Badiolarekin izandako bilera “positibotzat” hartu du.
Diez Mintegik azpimarratu nahi izan du “foru diputatuak emakumeen kirolarekiko duen aldeko jarrera” eta era berean “animoak eta laguntza eskaini digu babeslea aurkitzeko”.
Atzo goizean Gipuzkoako Aldundiko kirol arduradunek datorren denboraldian klubek subentzioak jasotzeko irizpideen berri eman zuten. Horien arabera oinarrizko kirola eta emakumeen kirolak lehentasuna izango dute eta, era berean, proiektuen bidegarritasun ekonomikoa kontutan hartuko dute.
Diez Mintegiren arabera, “baikor gara, izan ere, Foru Aldundiak ezarritako irizpideak hitzez hitz betetzen duelako Bera Berak”. Dokumentazioa entregatu aurretik ezin da zenbakiak zehaztu, halere, “sentsazioa” da Bera Berak izango duen “murrizketa aurretik planteatutako baino leunago izango dela”.
Bestetik, datorrren astelehenean Fernando Diez Mintegi presidentea Eusko Jaurlaritzako kirol zuzendari Jon Redondorekin bilduko da. Era berean, klubak babeslegoa lortzeko lanean jarraitzen du. Bera Berak datorren denboraldian Champions Leagueko multzoen fasean aritzeko aukerak agortu nahi ditu. Datorren asteartean, ekainak 11, Europako goreneko txapelketan izena emateko epea amaituko da.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores