Bera Bera

Select your language

“Bihotzak Champions League jokatzea eskatzen digu baina gaur egun zenbakiek galerazten digute” adierazi du gaur goizean Bera Berako presidente Fernando Diez Mintegik, Tati Garmendia Eskubaloiko arduradunarekin batera komunikabideekin egindako topaketan.
Liga irabazteagatik, Bera Berak zuzenean multzoen fasea jokatzeko aukera du Europako goi mailako txapelketan. Halere, egun oraindik ez du datorren urteko aurrekontua itxi “instituzioetako subentzioak murrizketak latzak izan dira Eusko Jaurlaritzako kasuan, Donostiako udalak mantendu du laguntza eta Foru Aldundiarena oraindik ere zalantzan dago Kirol Fundaziora itzultzen garelako eta ez dakigu zer nolako irizpideak kontutan hartuko diren” dio Diez Mintengik.
Horrez gain, Champions League jokatzeko baldintza estuak dira, horien arten, eskubaloi marrak bestetik ez den ikusten pistan aritzea, ondorioz, bat berezi bat kokatu beharko litzateke horrek suposatzen duen kostearekin eta telebistazko produkzioa. Bera Berak sei partida jokatuko lituzke, hiru etxean eta beste hiru bidai egin beharko lituzke.
EHFk emandako daten arabera, urrian hiru partida jokatuko dira eta azaroan beste hiru, ligako jardunaldiak aurreratuz. Bi hilabete t’erdian Bera Berak 17 edo 18 norgehiagokei aurre egin beharko lieke, aurtengo denboraldi osoan izandako ia erdia, alegia. Datu hau oso garrantzitsua da plantillarengan zuzen zuzen eragina duelako.
Horregatik, presidenteak azpimarratu du “Champions Leaguen izateko gure esku dagoen guztia egingo dugu baina babeslegoa behar dugu, planteamendu ezberdinak ditugu eta gure ustez gure esparrua egoki eta eraginkorra da balore positiboak zabaltzen digutun heinean”.
Hiru denboraldietan diru sarrerak 200.000 eurotan murriztu arren, Bera Berak gerrikoa estutu du eta “liga ekonomikoa ere irabazi dugu”. “Ohiartzun gutxiko kirolean eta emakumeen eskubaloian bi liga daude –dio Dien Mintegik- kirol arloari dagokiona aurreneko aldiz irabazi duguna, jende askok urtetan lan egin duen ondorioz izan dena”. Eta jarraitu du esanez “tesoreriarekin arazoak izan arren, oso albiste ona da defizit gabeko urtea ixtea eta egunean egotea”. “Horrelako lana saritzea ordua da” aldarrikatu du.
“Bera Berak oinak lurran izan ditu beti, kirol arloak zein ekonomikoan oreka bermatu nahi duena eta egun Champions urruti ikusten dugu. Ez dugu arrakastaz hil nahi. Liga irabazi dutenen zerrenda ikusiz gero garbi ikusten da orekarik gabe hazkunderik ezin dela eman, ez dugu hori Bera Beran nahi Championseko erronka liluragarri bada ere.
Hala ere, Bera Bera Europan izango da datorren denboraldian” aitortu du. Bestetik, presidenteak iragarri du klubak “zuzendaritza tekniko antzeko postu bat eskaini diogu” Reyes Carrereri, “Bera Berak eta Gipuzkoako kluben mesederako, garbi dugulako kluben gertu egon behar dugula”. “Reyesek gustoko du baina atsedena eta hausnarketa eskatu du” amaiatu du.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores