Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak, Fernando Diez Mintegirekin batera atera dena komunikabideen aurrean, “lehenengo lerroa indartzeko lehentasuna” berretsi du.
Darly Zoqbi, Eider Rubio eta Libe Altunaren bajak izateaz gain “eta murrizketak direla eta lehenengo lerroko fitxaketa bat da lehentasuna eta baliabideen arabera plantilla osatuko genuke”.
Tatiren ustez, “Verónica Cuña berreskuratu dugu, urritik jokatzen ez duena, eta Nagore Arizagarengan konfidantza dugu postu horretarako”. Bere ustez, “gurekin bigarren urtean erasoan hobeto ibiliko dira Patricia Elorza, Nitsan Dunay eta Adriana Castro, Alba Menéndez bezala”. “Atean Ana Temprano eta Yamiley Rodríguez izango ditugu” eta ez du zalantzan jartzen pivoteen ekarpena eta Matxalen Ziarsolo eta Eli Pinedorena.
Agerraldian, Tati Garmedian hiru tituloak azpimarratu ditu. “Aurreneko aldiz Liga irabazteko aukera izan dugu eta lortu egin dugu, gainera, tripletea lortuz, Gipuzkoan sekulan eman ez dena”. “Fernandok adierazi duen bezala aurrekontuak murrizketak izan ditu eta garbi izan dugu estutu behar genuela eta esate baterako ez genuen Vero Cuña ordezkatu”.
Zentzu honetan, Reyes Carrrere eta Martin Larrañaga entrenatzaileen lana goraipatu du. “Orain Imanol Álvarez dator talde hau zuzentzeko gai den entrenatzailea”.
Aurrekontuak izan duen murrizketak jokalarien baldintzetan eragina izan du “ez dute ordainsaririk izango datorren urtean, eta beste arloetan ere estutu ditugu, hori dela eta asko eskertzen dugu egoera ulertu dutelako”.
Championsaren inguruan, Tati Garmendiak aipatu du “oso maila altuko txapelketa da, plantilla gehiago indartuko beharko genuke azaroan taldea apurtzeko zorian egongo litzatekelakoan eta horrek ligarengan eragina izango luke, helburu nagusiarengan, alegia”.
Bera Bera Eskubaloiko arduradunak berretsi du “laguntzak behar ditugu lehenbailehen etorkizuna bermatzeko”. Horrela, “bideo baten erakusten dugu zer den Bera Bera. Aurten jende asko etorri da Bidebieta eta Gascara, Bera Berak oso irudi ona eskaintzen du eta inbertsio jasangarri batekin marka batek oihartzun handia eta positiboa izango luke”.