Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak egungo plantillarekin berritze prozesua amaitu du, ondorioz, Verónica Cuña, Silvia Ederra eta Nagore Arizagak beste urtebete jarraituko dute taldeak eta, aldiz, Libe Altunak eskubaloia uztea erabaki du bere ikasketekin lotutako lanbidea lortze aldera.
Ondorioz, Bera Berak datorren urtean zentrala postua osatu du. Eider Rubiok taldea utzita, Verónica Cuña erabat osatu da ia deboraldiko %75a galdu ostean belaunean urrain izandako ezbeharra medio. Eskarmentu handia du galizarrak eta bat egingo du Nagore Arizaga gaztearekin.
Horrez gain, ohorezko mailara itzuli ostean, Silvia Ederra nafarrak Bidebietan jarraituko du pibotean María Núñezekin errepikatuz.

Libe Altuna
Bestetik, hausnarketa sakona egin ostean Libe Altunak eskubaloi profesionala uzteko erabakia hartu du. Egun zarauztarraren lehentasuna ikasketei dagokien lanbidea topatzea da.
Irailean 28 urte beteko dituen Libe Altunak bederatzigarren denboraldia burutu du aurten Bera Berarekin, ondorioz, taldeak eskuratu dituen titulu guztiak lortu ditu berak ere bai: Liga, bi Superkopa eta hiru Kopa, lesio batek edizio batean bertan egotea galerazi arren.
Bera Berak Libe Altunari eskertu nahi dio urte hauetan izandako inplikazioa eta bere bizitzako ibilbide berrian zorterik onena opa dio.
Horrela, Yamiley Rodríguez, Alba Menéndez, María Núñez, Adriana Castro eta Nitsan Dunay jokalariak kontratuak zituztenez plantilla ia osoa lotuta du Bera Berak. Ana Temprano atezaina fitxatu ostean eta Ziarsolo, Elorza, Pinedo, Cuña, Ederra eta Arizaga jokalariak berrituta talde lehiakorra osatzen dute, orain lehentasuna lehenengo lerroa indartzea delarik.
Datorren urteko aurrekontuak murrizketak jasango duelakoan jokalarien ulermena eskertu du klubak.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores