Ana Temprano: “Aukera hau ezin nuen pasatzen utzi”
Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak gaur goizean Bidebieta kiroldegia Ana Temprano atezaina aurkeztu du, datorren denboraldia Yamiley Rodríguezekin batera atea osatuko duen jokalaria.
29 urteko oviedoarra, Balonmano Gijon taldean lau urte eman zituen ohorezko mailan, Castro Urdialesen bi, Ucam Murcian, bat eta aurten Zuazo Barakaldon. “Ilusionaturik” dagoela dio, “Ligako txapeldunaren deia ez delako ohikoa eta erronka handia da Darly ordezkatzea”.
Ana Tempranok onartu du “buruan beste gauza batzu nituelako pentsatu nuen, nire Fisioterapia ikasketak esate baterako”, baina gaineratu du “ezin nuen horrelako aukerarik pasatzen utzi, berriro pasatuko ez delako”.
Egon den taldeak jaitsiera postuak ekiditzea zuten helburu, halere, Ana Temprano atepean talde horiek ez zuten mailarik galdu eta Tati Garmendiak azpimarratu duen bezala “gainera, bere ekarpenari esker Ucam Murcia eta Zuazorekin Kopa jokatu du”, final-laurdenetan Bera Beraren aurkako partida bikaina jokatuz. Anari irria atera zaio, “bai, egia esanda, oso ondo atera zitzaidan, gutxitan emango den maila hura”.
Bera Beraren inguruan, asturiarrak “Ligako betiko taldea da, goiko lehian urte asko daramana eta super-Itxakok baino ez zuen iaz gainditu”. Horregatik, “hiru txapelketekin balioa frogatu du”.
Atezainak “mentalitate aldatu behar dut, eta asko, liga irabazteko eta Europan jarduteko” baieztatu du. Bere ustez, “Bera Berak betiko ideiarekin jarraitzen du eta nabaritzen da, etxeko jendea mantenduz gaur egun ligako gainontzeko taldeak baino urrats bat gorago dago”.
Ana Tempranok “Bera Berak atea eta defentsa azpimarratzen ditu eta horregatik onartu nuen eskaintza. Nire ustez partidak irabazteko gakoak dira, erasoan golak sartu baino garrantzitsuagoa da golak ez jasotzea” onartu du.