Nora Azurmendi eta Maitane Etxeberria Euskadiko selekzioarekin
Aurreko deialdian gertatu bezala, oraingoan ere Bera Berako Nora Azurmendi (kadetea) eta Maitane Etxeberria (infantila) jokalariak Euskadiko selekzioarek deitu ditu, Gasteizen abenduaren 27tik 30era egingo den kontzentrazioan egoteko.
Ia ziurtasunez esan daiteke, hauek izango direla Espainiako Txapelketa jokatuko duten jokalariak. Gogoratu kadeteen eta infantilen txapelketa urtarrilean izango dela Caceresen. Zorionak neskak eta horrela jarraitu!