Zarautz eta Akaba Bera Bera aurrez aurre izango dira Mundakan izango diren Euskadiko Kopako finalerdietan
Hurrengo Urriaren 17an, 2010ko Europako Txapelketako sailkapenerako izango den liga etena aprobetxatuz, Mundakan (Bizkaia) izango dira Euskadiko Kopako emakumezko eskubaloiko finalerdiak, eta Akaba Bera Berak Lehenengo Mailako Zarautzen kontra jokatuko du berea.Finalan Kukullaga eta Zuazo izango dira aurrez aurre, eta hurrengo egunean, Urriaren 18an, izango da finala.
Nesken Euskadiko Kopak formato berria izango du aurten, perstigio gehiago jabetzeko, eta asteburu berean zentralizatuta ikusleek bi finalerdiak ikusi ahal izateko, eta hurrengo egunean, leku berean, finala. Gainera, edizio honetan ziurtatuta dago finalan talde bizkaitar eta gipuzkoar bana izango dela, finalerdietan bi gipuzkoarrak eta bi bizkaitarrak izango direlako aurrez aurre.
Faboritoa da Akaba Bera Bera titulua lortzeko, jokatu den guztietan irabazi egin duelako. Gainera, bestelako taldeak Lehenengo Mailakoak izateaz aparte, taldean ia jokalari guztiak izango dira, Jorge Dueñasek ez du Akaba Bera Berako inor deitu Europako Txapelketarako sailkapeneko lehenbiziko partidetarako.