Bera Bera

Select your language

Ligako hirugarren partidara Akaba Bera Bera eta Itxako iritsi dira partidarik galdu gabe, eta titulua lortzeko hautagai izan nahi dute hasieratik. Ateleheneko arratsaldeko 7:30izango da partida, bi klubek hala erabaki dutelako Tervel eta Goudjo, Akaba Bera Berako jokalariak, World Cup jokatzen bait dira Frantziako selekzioarekin. Interesgarria izaten ari da ABF ligako hasiera, Akaba Bera Bera, Elda eta Itxako badira partidarik galdu ez duten bakarrak, eta berriro ere izango dira aurrez aurre donostiarrak eta nafartarrak, duela hiru aste bazuten jokatu partida ofiziala, denboraldiko lehenengo titulua, Superkopa, Itxakok irabazi egin zuela gol bakar batengatik. Klasikoa bihurtu da partida hau ligan. Bien arteko norgehiagokak biziak izan dira beti, emaitza asmaezina, eta inork baino hobeto ezagutzen dute elkar. Nafartarrak, liga eta EHFko txapeldunak, gipuzkoarren kontra, Kopako txapeldunen kontra, eta Itxakoren areriorik finena lehiaketa horretan. Kirol mendekuaren gura Akaba Bera Beran etxean Superkopa galdu ondoren, eta azkenean ligarako burrukan sartzeko asmoz, eta ligan lortutako azkeneko garaipena Reyes Karreren taldeari gogoak emango dizkio. Bestalde, Itxako momentu onean dago, Mar Alicante, ligarako beste arerioren kontra irabazi ondoren, eta titulu gehiago lortzeko gose. Aurten ligari, Kopari eta Txapeldunen ligari ekingo diote. Partida honetarako Akaba Bera Berakin berriro izango dira fitxaketa atzerritarrak, Punko ahizpak eta Ana Krizanac atezaina, betirako tramite administratiboak soluzionaturik, eta astean zehar entrenamenduetan ageri dira. Dena dela, ezin izan dute taldearekin lan egin Tervel eta Goudjo frantzesak, bere selekzioarekin direla World Cup jokatzen, baina ligako partidarako iritsiko direla.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores