Bera Bera

Select your language

Bere bigarren garaipena lortu egin du Akaba Bera Berak ABF ligan, Vícar Goya Kopperti 24 eta 32 irabazi ondoren, almeriarrak donostiarren erritmo biziari eutsi ezinean izan ziren. Talde sendoa dela azaldu Akaba Bera Berak ligako bigarren partidan, eta talde luze eta arazoen kontra ondo aritzen denetakoa dela azaldu du, honetan jokalari batzuen falta eta hasierako kontrako markagailu argia gaindituta. Sei minutu behar zituzten Reyes Karrerenek gola lortzeko, Ziarsoloren bidez, eta etxekoek 4-0eko partziala lortuta zutenean. Etxekoen gol berri baten ondorioz prestatzaile errenteriarrak hutsartea eakatu zuen, eta ona izan zen taldea sendotzeko, 8 minutu, besterik ez, pasa zirenean hasieratik. Etxekoek aldeko abantailarik lortu zuten, 8-2, eta momentu horretik aurrera donostiarrak izan ziren nagusi, Eider Rubiok ederki zuzenduak, eta 0-3eko partziala lortuz, zalegoa lasaitzeko. Erabaki zaila hartu behar izan zuen Karrerek, eta Ane Herrero kaleratu zuen, kanpokoen lehenengo lerroari bizitasuna emanez. Lan polita egin zuen Herrerok, gainera 5 gol sartu zituela. Erabakigarria izan zen ere Patri Aisaren lana, Bouvereten ordez atera zela ateazain modura, eta gaindiezina suertatzen zen, 13 geldiketa egin ondoren. Lehenengo zatiko azkeneko 10 minutuak berdinduak izan ziren, etxekoek intensitatea mantenduz, nahiz eta abantaila galdu, eta Hayafune eta Kurchankovaren erasoko lanari esker. Kanpokoen artean, defentsa zorrotza izan zen, Aisarekin batera erasoak geldituz, eta joko pasiboko lau abisu lortuz Vicarien artean. Erasoan Rubioren lana ederra izan zen, lehenengo zatian bost gol lortuta, eta Tervelen garrantzia gero eta nabarmenagoa zen. Atsedenaldian, emaitza 14 eta 13koa zen, eta partida irekita zegoen. Bigarren zatian bi puntuen bila atera ziren donostiarrak, eta 0-3eko partzial batekin superioritate bat aprobetxatuz, aurretik jarri ziren markagailuan, 15-17. Hortik aurrera bere jokurik onena azaldu zuen taldeak, defentsa oso ona egiten eta eraso biziak antolatuz, erreztsaun osoz gola lortuz. Defentsako erdian Olasagastik blokeatzen zituen baloiak eta lortzen zuen baloia lapurtzeko aukera eman, eta abantaila gero eta nabarmenagoa zen. Horren kontra jotzeko, Floridok bere defentsa ireki zuen, eta 3-3 sistemakin Akaba beldurtu zuen, baina bost golera besterik ez zuen eraman. Defentsa berriari aurre egin ziotenean, bi biren kontrako konbinaketak egin zituzten, eta berriro abantaila zabaldu zen, 24-32 definitibora esker. Garaipen honekin 4 puntukin dira donostiarrak, eta sendo joango dira hurrengo astelehenean, ekaitz 27an, Bidebietan izango diren Itxakoren kontrako partidan, ligako txapelduna.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores