Bera Bera

Select your language

Superliga ABFko bigarren itzuliko hasiera zailtasun handirik gabeko partida batekin Akaba Bera Berarentzat. Hasierako txistu-hotsetik donostiarrek hortzak erakutsi zituzten eta bere nagusitasuna egiaztatu zuten Cantabriarren aurrean. Hasieratik erritmoa handia jarriz kanpotarrei bere jokoa egiten eragotzi zien.Makina bat kontraeraso, bereziki lehenengo boladakoak, nahiko abantaila eman zion Akabari norgehiagoka zalantzarik gabe menperatzeko. 5:1 defentsa sistemarekin hasi zen partida, non, Tati Garmendia aurrelariaren lanak egiteko jarri zen, ondoren, Tervel ordezkatu zuelarik eginkizun honetan. Bisitarien kanpo jaurtiketak eragotzi ziren defentsa honekin, batez ere Savic erdilariarenak eta baita baloi asko errekuperatzea lortu ere. Erasoaldietan jokua ondo landuta eta iraunkor baten bitartez, penetrazio asko lortu ziren gol emaitzarekin bukatzeko. Osagai onak 19 eta 8 erabateko emaitzarekin iristeko atsedenaldira, partida erabat bideratuta utzi zuena Beraz, bi puntu gehiago bostgarren postuan jarraitzeko laguntzen dutenak eta finkatuagoa geratzen dena hurbileko jarraitzaileak bakoitzak bere lehiaketa galdu ondoren, Roquetas izan ezik, Akabarekin berdinduta jarraitzen duela Castro Urdiales-en aurka zazpi golengatik irabazi ondoren. Hemendik aurrera, otsaileko hilabete beldurgarria hastera doa Akaba Bera Berak, non, ligako garrantzizko puntuaz gain, Europako Errekopako final zortzirenak jokatzen du. Montenegrora joan baino lehen, hara iristeko hamalau ordu baino gehiagoko bidaiaren ondoren, beste hamar orduko bidaiari aurre egin beharko dio Elx-ra iristeko eta gutxi balitz, hurrengo astean Roquetas (Almeria) taldearen aurkako garrantzi handiko partida jokatu beharko du.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores