AKABA BERA BERA vs VICAR GOYA (ALMERIA)
Datorren urtarrilaren 19an, San Sebastian egunaren bezperan, arratsaldeko 18:00etan, Akaba Bera Bera eta Vicar Goyaren arteko lehenengo itzuliko azken partida jokatuko da Bidebietako kiroldegian. Donostiarrak bi puntuak eskuratu beharko ditu Lizarra – Estellan datorren apirilean jokatuko den Kopa txapelketan parte hartu ahal izateko. Beraz, oso partida interesgarria izango da, non, etxeko taldeak jokalari guztiak bere esku edukiko ditu garaipena gogor borrokatzeko.
Almeriar taldea zortzi punturekin hamargarren postuan kokatua dago sailkapenean, jeitsieraren postuetatik hiru puntura besterik ez. Honela, larunbatean irabaztea garrantzizkoa dute postu horietatik aldentzeko. Miguel Angel Florido, espainiako selekzioko entrenatzaile ohia dugu talde hau zuzentzen duena. Ohiko defentsak itxiak erabiliz gain, hau da, 6:0 eta 5:1, asko estimatzen ditu irekiak diren sistemak, batik bat 3:3a, baloiaren zirkulazio eragoztearen helburuakin eta arerioaren baloi galtzeak bultzatzeko. Garaiera handiko eta kanpo jaurtiketa oneko jokalariak ditu 1,80 zentimetroetara iristsi eta gainditzen dutenak, besteak beste, Popovic kroaziarra (pibotean jokatzen duena ere) Neukova bulgariarra edo Jelicic ezkertiar serbiarra, guztiak bere herrialdearekin internazionalak direnak. Baino denen artean Aiko Hayafune nabarmentzen da erasoaldiko jokaldietan. Japoniarekin internazionala, jaurtitzaile trebea, azkarra eta ligako golegileen zerrendan hamaikagarren postuan dagoena. Bere kalitatearen adibea da, espainiako selekzioari sartutako hamaika golak Frantzian ospatu berri den mundialeko partidan.
Akaba bi puntuak ez galtzeko intentzio garbiarekin kantxaratuko da larunbateko partidan eta horretarako bere joku onena erabiliko du, hau da, defentsa sendoa eta joku erritmo handia jarriz