Leonen berriro berdindu du Bera Berak (25-25)
Iaz bezala, Carobels Cleba León eta Bera Berak ligari amaiera jartzeko berdindu dute gaur arratsaldean (25-25), bertako taldeak partida iraultzeko aukera izan duelari hamahiru minutu faltan 17-23 ostean.
Partida hasieran gol gutxi (10 min. 2-2). Bera Berak tartea hartu zuen Arrojeria eta Elorzaren golei esker eta horren ostean Silvia Ederraren ekarpenarekin. Cleba Leónek Raquel Caño zuen golegile nagusiena eta berak aurretik jarri zuen bere taldea atsedenaldira iritsi aurretik (12-11).
Puchek jokalari guztiak erabali zituen eta lehenengo zatian Maialen Husillos gaztea ere bai. Bigarrenean Arrojeria eta Elorzak abantaila eman diote Bera Berari eta gero Núñezen bi golekin (37. min. 14-17).
Bera Berak aldea kudeatu nahi zuen. Puchek ohorezko mailan debutatzeko aukera eman dio Eider Lizarberi. Eta Etxeberriak 17-23 jarri du. Baina Cleba Leonek ez du amorerik eman eta Alba Menéndezen bi kanporaketa lagun, Ubillosen gol batekin partida berdindu du eta gero aurretik jarri du bere taldea Alba Blancok. Azanzak berdindu du lehia baina Marina González Cleba aurretik jarri du berriro.
Pucheren hutsarte ostean, Núñezek gola sartu du eta azken baloian Tempranok pibotea aurkitu du baina ez du asmatu Palominoren aurrean.
Fitxa: Carobels Cleba León 25, Bera Bera 25
Carobels Cleba León 25 (12+13): Palomino, Caño (8), González (5), Méndez (3), Lito (2), Ubillos (1), Blanco (1), Calvo, Cabello (1), Hippert (1), Lozano, Prieto (2), Seco eta Viñuela (1).
Bera Bera 25 (11+14): Zugarrondo, Etxeberria (3), Menéndez (2), Núñez (3), Elorza (7), Arrojeria (4) eta Ezkurdia–-- titular – Martínez (2), Ederra (3), Arizaga, Azanza (1), Husillos, Lizarbe eta Temprano (o.a.)
Epaileak: Antonio Martín (Gaztela Leoi) eta José Luis Fernández (Asturias).
Kanporatuak: Ubillo (2) eta Calvo Carobelsetik eta Arrojeria eta Menéndez (2) Bera Beratik.
Partzialak: 1-1, 2-2, 3-4, 6-7, 9-9, 12-11 –atsedenaldia- 14-14, 15-18, 17-21, 18-23, 22-23 eta 25-25