Alde batetik, Eli Pinedo eta Matxalen Ziarsolori atsedenaldia emateko eta bestetik, Maialen Husillos eta Eider Lizarbek egindako lana saritze aldera, Montse Puchek kapitainak etxean utziko ditu eta Leonera gazteak eraman.
Bera Berak bihar 2014-15 denboraldiari amaiera jarriko dio iaz bezala, Leonen Carobels Clebaren aurka ligako titulua jaso ostean. Partida 19etan hasiko da, Antonio Martín (Gaztela Leoi) eta José Luis Fernández (Asturias) bikoteak zuzendutuko duena, ligako partida bakarra galdu du Bera Berak beraiekin –Bidebietan Elxeren aurrean-.
Horrela, Maialen Husillos deialdian izango da berriro Zarautzen Canyamelar Valencia taldearen aurka azken bost minutuak jokatzeko aukera izan ondoren eta Eider Lizarberentzat ofizialki lehenengo deialdia izango ohorezko taldearekin.
Taldea Autocares Davidekin 10etan irtengo da Bidebietatik eta partida ostean itzulikoa da.
Argazkian (J.A. Garaikoetxea): Eider Lizarbe