Puche: “Rocasaren aurrean, gure buruarekiko leialak izan behar dugu”
Bera Bera Eskubaloiko entrenatzaile Montse Puchek onartu du gaur taldea “ilusio handiz” ikusten duela datorren larunbatean (19,30etan Euskadin) Telden Rocasari aurre egiteko partida erabakiorran. Bera Berak bigarren sailkatuak baino bi puntu gehiago ditu liga amaitzeko hiru partida gelditzen direnean. “Jokalariak intentsitate handiz lan egin dute, kontzientziatuta, xehetasun txikiena ere kontrolatzen saiatu gara Kanarietara bidaia egitea betidanik oso konplikatuak direlako, larunbateari begira edozein gauzak eragina izan baidezake”.
“Jokalariak, entrenatzaileak eta klubak partidaren garrantziaz jabe da eta badakigu guztia jokoan jarriko dugula asteburu honetan. Bera Bera ohituta dago azken urte hauetan horrelako egoerak bizitzen eta guztia ematera goaz” azpimarratu du entrenatzaileak.
Bere ustez, gako nagusia “guregan dago”. “Oso garrantzitsua da taldearen intentsitatea partida hasieran” onartu du.
Komunikabideen aurrean, Puchek defendatu du “ez diogu markagailuari begiratu”. “Hona etorri nintzenan adierazi nuen eskubaloia era batera ulertzen dudala, hau da, anbizioz bi puntuak lortze aldera”.
Presioa nola saihestu behar duen galdetuta, Puchek argi du, “ohiko jarduera egin behar dugu, gure buruarekiko leialak izan behar dugu, gakoa guregan egongo delako eta akatsak ekitiduz”. Bere esanetan, “Bera Berak ikaragarrizko defentsa du eta abiadura, intentsitea medio gure jokalarien kalitateak erasoan gauza onak egin ditzakegu”.
Halere, “oso partida konplikatua” ikusten du “pista beteko da, aurkaria oso motibaturik irtengo da eta Kanarietara bidaiatzea ez da erraza”. Zentzu honetan “intentsitate handiko Rocasa” aurreikusten du, “ez delako sekulan liga irabazteko egoeran egon”. Puchek dio “irabaztera aterako gara eta norgehiagoka estua eta ikusteko polita izango da”.