Bera Bera

Select your language

Bera Beraren esperientziari heldu dio gaur Bidebietan Clínicas Rincón Málaga Costa del Sol taldeari irabazteko (27-19) eta ondorioz datorren larunbatean Telden ospatuko den partida erabakiorraren aurrean Rocasa Ace Gran Canariak baino bi puntuko gehiago izango ditu. Lehenengo zatian donostiarrak ez dira fin ibili, defentsan nahi erasoan. Andaluziarrek erasoan jokaldi onak burutu dituzte, Núñez eta Menéndezek osatzen zuten erdigunean hutseneak aurkituz. Puchek Elorza eserlekuan mantendu du, dituen arazo muskulurrak ez areagotzeko. Ziarsoloren aurreneko hiru gol aurretik jarri dute Bera Bera baina Clínicas Rincón taldeak Dikalo eta Jennifer Gutiérrezen zuzendaritzarekin baliabideak erakutsi ditu. Tempranorekin topo egin duten arte. Atezainak arnasa eman die gipuzkoarrei baina erasoan gauzak ez ziren ondo ateratzen Sonora Solano gainditzeko moduan. Malagakoak aurretik jarri dira Méndezen golarekin eta Puchek partida gelditu du. Norgehiagoka bikaina jokatu duen Etxeberriak berdinketa lortu du; Tempranok penaltia gelditu du, Pinedok aurretik jarri du Bera Bera baina berriro Méndezek erantzun du. Diego Carrascok eskaturiko hutsarte baten ostean Pinedok bi gol sartu ditu, atsedenaldia 13-11 iritsiz. Bigarren zatian, gauzak aldatu dira Esperanza Lópezek gola sartu arren. Donostiarren defentsa intentsitatea erakutsi du eta Bera Berak 4-0 partziala lortu du Pinedo (2), Etxeberria eta Núñezen bitartez 17-13 jarriz eta garaipena bideratuz. Bera Bera eroso zegoen eta Arrojeria eta Martínezek lehengo lerroa ondon zuzendu dute. Etxeberriak Azanzari utzi dio lekua eta harmaila larritu da Tempranoren oihu batekin, izan ere, irrist egin du eta txorkatilan mina hartu du, halere, dirudienez sustoa baino ez da. Azken minutuetan, golak alde baten eta bestean. Garaipen honekin, 14. jarraian, Bera Beraren marka berria ligan denboraldi batean. Datorren jardunaldian, Telden Rocasa Ace Gran Canariaren aurkako partida erabakiorra, garaipena eskuratuta hirugarren liga eskuratuko bailuke Bera Berak. Fitxa: Bera Bera 27, Clínicas Rincón Málaga 19 Bera Bera 27 (13+14): Temprano, Etxeberria (7), Menéndez, Núñez (4), Arrojeria (2), Martínez (2) eta Ziarsolo (3) –titular- Pinedo (8, 3p), Ederra, Arizaga, Azanza (1) eta Zugarrondo (o.a.). Deialdian: Elorza. Clínicas Rincón Málaga Costa del Sol 19 (11+8): Sonora, Valdivia (1), Alina (1), Gutiérrez (4), Dikalo (3), Mjaerum (2) eta E. López (4) –titular- Méndez (3), Moreno, Cuevas, Vera (1), Sánchez eta Fekete (o.a.). Epaileak: Javier Gutiérrez –Kantabria- eta Sergio Elordui –Euskalduna-. Kanporatuak: Menéndez (2), Martínez, Núñez eta Arizaga Bera Berarik eta Sánchez, Gutiérrez (2) eta Mjaerum Clínicas Rincón Málagatik. Partzialak: 4-3, 5-5, 7-6, 9-9, 10-11, 13-11 –atsedenaldia- 16-12, 19-13, 21-14, 24-15, 26-17 eta 27-19. Gertaerak: Ohorezko mailara igotzea lortu duen Aiala Zarautzi aitortza egin zitzaion partida atarian.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores