Bera Bera

Select your language

A Sangriñan lorturiko garaipen handiarekin, bigarren zati (7-16) zoragarria medio, Bera Berak Mecalia Atlético Guardés ligako titulotik baztertu zuen erabat eta hortaz, datorren maiatzaren 16an bisitatuko duen Rocasarekin lehia bizia izango du, bi puntuko aldea duelarik.
Partida hori jokatu aurretik, Rocasak bihar Zuazori egin behar dio aurre –duela bi urte puntu bat utzi zuen Barakaldon- eta Bera Berak Bidebietan (18etan, Javier Gutiérrez –kantabriarra- eta Sergio Elordui –euskalduna-) Clínicas Rincón Málaga Costa del Sol hartuko du, Castelldefels baino zazpi puntu gehiago dituelarik ohorezko mailan jarraituko delakoan.
A Guardan lorturikoa da segidan 13. garaipena ligan. Hau da, azaroaren 12an Bera Berak eta Guardések Bidebietan berdindu ostean, gipuzkoarrek guztia irabazi dute ligan, hau da, 13 partida, itzuli osoa.
Bolada honekin, 2011-12an lorturikoa berdindu du, orduan Reyes Carrere eta Martin Larrañaga eserlekuetan. Bera Berak Elxen galdu zuen 2011ko azaroan eta 13 partida jarraian eskuratu zituen Valentzian galdu arte (25-23). Azpitxapelduna irten zenean, Itxakoren azken garaipena, ligako azkeneko hamaika partida irabazi zituen Bera Berak.
Eta iaz, Imanol Álvarez eta Martin Larrañagarekin, Bera Berak ligako aurreneko hamaika partidak gainditu zituen –Alacanten galdu zuen 23-19- eta bigarren itzulian hamar partida jarraian lortu zituen.
Ohorezko mailan daraman 25 urtetan, 2004-05 denboraldian eman zen horrelako garaipen bolada. Reyes Carrere entrenatzaile, orduan hamaika partida izan ziren, 2005eko urtarrilatik apirila bitartekoak.
Hortaz, Bera Berak bihar Clínicas Rincón Málaga Costa del Sol gaindituz gero marka berria ezarriko luke, hamaika partida jarraian, alegia.

13 jokalari
Horretarako, Montse Puche 13 jokalari deituko ditu, Uxue Ezkurdia ezik beste guztiak. Méxicoren aurkako lagunartekoan fisikoki ondo dago taldea, jokoan ezer gutxi duen Clínicas Rincón izango du, aurkari zuzenak gainditu dituenak eta Jennifer Gutiérrez eta Valdivia gazteak urte borobila betetzen ari dira. Aitzitik, ligako gol gehien jasotzen duen taldea da, partidako 30.

Aiala Zarautz txalotu
Partida atariaz, Bera Berak Aiala Zarautz taldeari aitortza xumea egin nahi dio lehengo asteburuan Oviedon ohorezko mailarako txartela eskuratzeagatik. 1996-97 denboralditik ez zituela Gipuzkoak bi talde goi mailan, orduan hiru izan ziren: Bidebieta Corteblanco, Hernani eta Arrate Amaña.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores