Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak Carrusean garaipen garrantzitsua eskuratu du gaur arratsaldean Elche Mustang taldea 16-25 gainditu ostean, donostiar aulkian debuta ofiziala egin duen Montse Puche entrenatzaileak. Hasiera hasieratik partidari ondo heldu diote gipuzkoarrek, elxetarraen pistak dituen zailtasunak jakinda, izan ere, azken sei partidetan bost porrot jasan zituelako eta gainera ligan Bera Bera gainditu duen talde bakarra izan da. Horregatik, 6-0 defentsa hizpide, Bera Berak abiadura erabili du erasoan elxetarren defentsan hutsuneak aurkitze aldera. Kontraerasoa eta transizio azkarra vitarte, gipuzkoarrek Triguerosen atea zulatu dute, batez ere, Alba Menéndezek hiru gol egin baititu lehenengo zatian. Bera Berak kudeatzen jakin izan duen tarteak ireki ditu: 1-3, 3-6. Halere, Arrojeria kaletatu dute eta Elche bi goletara jarri da, baloia izan du baina oso fin egon den Temprano atezainak galerazi du aukera hori eta Bera Berak beste bultzada erabakiorra eman dio markagailuari 6-12, atsedenaldian 8-14 iritsita. Gaur Tati Garmendia eta Ike Cotrina ondoan izan dituen Pucheren jokalariek Pradesek defentsan erabili dituen sistemak gainditu dituzte, 6-0 nahiz Arrojeriari egindako banakakoa. Bigarren zatian, Bera Berak aldea handitu du Núñez eta Pinedoren bidez. Puchek 6-0 defentsa mantendu du eta Elchek aldea murriztu nahi zuen. Bigarren zati erdialdean Sempere atezainak aipaturiko geldiketak egin ditu eta bizkarrean duen mina baretuta, Ana Martínez erasoan ardura hartu du. Bera Berak zailtasun gehiago izan ditu baina markagailua ez zegoen arriskuan. Ondorioz, bi puntu garrantzitsuak pista zail batean, taldeari konfidantza ematen dizkiotenak. Orain beste astebeteko etenaldia, apirilaren 25ean Valladolideko Aula Cultural Bidebietan bisitari izango da. Rocasak A Guardan irabazi du eta hortan donostiarrek kanariarrekiko bi puntuko aldea mantentzen dute, galizarrak aldi bost puntura geldituz. Fitxa: Elche Mustang 16, Bera Bera 25 Elche Mustang 16 (8+8): Trigueros, Hernández (1), Marizza (6), Popovic (2), Zhukova, Vicente (3) eta Esther Martínez (2) –titular- Anna Pi, Ruiz, Iruarrizaga (1), Tobiasen (1), Aguillo, eta Sempere (o.a.) Bera Bera 25 (14+11): Temprano, Etxeberria (2), Menéndez (3), Arrojeria (1), Núñez (3), Elorza (3) eta Pinedo (5) –titular- Ziarsolo (4), Martínez (2), Ederra, Ezkurdia (2) eta Arizaga. Deialdian: Udane Rodríguez (p.s.). Epaileak: Sebastián Fernández eta Alberto Murillo (Andaluzia) Kanporatuak: Aguillo Elche Mustangetik eta Arrojeria, Núñez, Menéndez eta Ziarsolo Bera Beratik. Partzialak: 1-3, 2-4, 4-8, 6-9, 6-12, 8-14 –atsedenaldian- 10-18, 11-20, 12-21, 14-22, 16-23 eta 16-25.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores