Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak eta Aiala Zarautz taldeak lagunartekoan elkarren aurka aritu dira gaur goizean Bidebietan, donostiarren defentsak, atezainak eta kontraerasoak baliatu dituztelarik 31-17 irabazteko. Lehenengo entrenatzaile gisa aurreneko partidan, Montse Puchek Valentziaren aurka Zarautzen hasierako taldea errepikatu du, Ezkurdia Etxeberriaren ordez, eskuin hegaleko jokalariak atsedena behar duelako. Lehenengo zati erdialdean, Arizagak Pinedo ordezkatu du, Ederrak Núñez eta ostean minutuan eman dizkie Maialen Husillosi Arrojeriaren ordez, lehenengo lerroan kokatuz eta Eider Lizarberi Ziarsoloren lekuan. Bestetik, Udane Rodríguezek partidako azken minutuak jokatuk ditu. Zugarrondo, Azanza, Martínez eta Etxeberria errekuperazio ariketekin jarraitzen ari dira eta Elorzak kontaktuak saihesten ditu. Zarautzek, berriz, ohorezko mailako igoera faseko aurreneko kanporaketa hartuko du apirilaren 10etaik 12ra bitartean. Aiala Zarautzek Ucam Murcia, Jofemesa Oviedo eta Tejina Isla de Tenerife aurrean izango ditu bi txartela eskuratzeko. Horregatik, intentsitate handiko partida nahi zuen faseari ekin aurretik eta Bera Beraren aurrean izan du, lehenengo zatian batez ere. Donostiarrek defentsan estu jarri dira zarauztarren eraso jokoa galeraziz eta kontraerasorako aukerak zabalduz. Segituan ireki du Bera Berak tartea markagailuan nahiz eta helburu hori ez izan. Apirilaren 11ko Elxeko partidari begira entrenaldietan egindako lana sendotu nahi dute, minutuak banatu eta bigarren mailako jokalariei aukerak eman. Juan Antonio Garaikoetxearen argazkian, Maialen Husillos gola sartu aurretik.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores