Entrenaldietara berriro
Turkian EHFko kanporaketan eta Castellon Kopan etsipenez hartu ditu taldeak, gaur arratsaldean entrenaldietara itzuliko dena beste bidai bat prestatzen aldera, kasu honetan, Porriñora non larunbatean 18etan ligako 16. Jardunaldia jokoan izango da, donostiarrentzat azken helburua.
Porriñoko udal kiroldegian (Daniel Portela eta Martín Rodríguez, Galicia) bi ibilbide zeharo ezberdinak osatu dituzten bi taldeak izango dira aurrez aurre. Porriño ez zen Kopan izan final-zortzirenetako kanporaketan penaltietan galdu baitzuen Granollersi. Horregatik, otsailean bi partida besterik ez ditu jokatu, hilean 7an Rocasaren aurka (26-29) eta hilaren 14ean Barakaldon, Prosetecnisa Zuazo (34-35) gol batez gaindutu zuena.
Bera Bera, aldiz, intentsitate handiko otsaila bizitzen ari da. Ligan, KH7 Granollers eta Adesal Córdoba izan ditu aurkari; Europa Muratpasa Belediye turkiar taldearen aurka bi partida jokatu ditu eta Castelloneko Kopan, hiru norgehiagoka, bi luzapen barne.
Donostiarrak bi eguneko atsedena izan dute. Gaur eta bihar Bidebietan izango dituzte entrenaldi saioak eta ostiralean Autocares Davidekin Galizara egingo dute bidaia.