Pasa den asteburuan Egia Arrano Elkartea taldearen aurkako garaipenarekin (27-15), María Graciak zuzentzen duen taldeak bigarren postuari eutsi zion. Usurbil nagusi izan da, Bera Bera eta Zarauzko Aiala B taldeak baino hiru puntu gehiagorekin.
Hortaz, bigarren fasean, B multzoan, Bera Berak Aloña Mendirekin, Portugaleteko Jarrilleras taldea eta Imanol Álvarezek zuzentzen duen Ermuko Errotabarrirekin egingo du topo.
Euskadi txapelketan, berriz, kadete taldeak 37-20 gainditu zuen Zarazpe Lakatuak Pulpo KE.
Bestetik, foru Aldundia txapelketan, kadete taldeak Usurbilen irabazi zuen (21-25).
Infantil mailan, mutilek 28-7 galdu zuten Ereintza A talderaren aurrean eta neskak Foru Aldundia txapelketa garaipenarekin ireki zuten 13-12 Ordizia Eskubaloiaren aurrean nagusituz.