Mediterraneo mikatza
Ez da oparoa izan Bera Berak Mediterraneo itsasoan egindako ibilibidea. Otsailaren 14ean EHFko final-zortzirenetan Turkiako hegoaldeko Antalya hirian Muratpasa Belediye taldearen aurka galdu zuen eta atzo Castellon kopako finala ihes egin zion luzapenean (19-20).
Bi bidaiek argi-itzalak utzi dituzte eta taldeak hobeto egiteko gauza dela, EHFko kanporaketan eta Kopan. Aurkarien eragozpenak handiak ziren baina Bera Berak baliabideak ditu aurre egiteko, Muratpasaren aurkako kanporaketan eta Kopan, batez ere, Mecalia Atlético Guardés taldearen aurkako finalerdian.
Argi guztiak defentsan daude. Orokorrean, maila altua duenean Bera Bera gaindiezina da. Halere, Gaskan emandako berdinketan lehenengo lerroari eusten kosta eign zitzaion, itzulera partidan erabaki zena. Gipuzkoarrek 20 minutu oso onak egin zituzten Antalyan, 7-11 aurretik, atzean sendo eta abiadura kontraerasoan. Halere, talde honen gurutze bidea erasoa dela nabarian gelditu zen; Muratpasak atsedena aurretik berdindu zuen norgehiagoka eta bigarren zatian donostiarren baloia galduak aprobetxatu zituzten kontraerasoak gauzatuz.
Kopak ere zapore ezbedinak utzi ditu, gozoak eta mikatzak. Bera Bera motibaturik joan zen Castellora, garaikurra jabetzan gelditu nahi zuen eta azken unerarte amore ematen ez duen taldearen itxura eman du. Esate baterako, Elche Mustang taldearen aurkako partidan, 18-20 atzetik zegoen, pistako lau jokalariekin eta Tempranok gelditu zuen penalti kontra. Bera Berak egoerari buelta eman zion, aurretik jarri arren Elchek luzapenera eraman zuen partida baina donostiarren minutu hoberenak jokatu zituzten (29-26).
Larunbatean Guardesen aurka defentsan erakustaldia eman zuen, Valentziaren aurka sentsazio onak utzi zituen taldea. Baina atzo ez zen eguna. Erasoan, jaurtitzea ere kostata. Orduan defentsari ekin zion, baloiak berreskuratzen hasi zen taldea baina Silvia Navarrorekin egin zuen topo. 5-9 atsedenaldian, bigarren zatian tartea zabaldu zuten kanariarrek baina azken txanpan 4-0 partzialari esker partida berdindu zuen baina ez zen aurretik jartzeko gai eta luzapenean galdu zuen.
Azkenean, taldea triste eta saminduta, jakin bazekielako gauzak hobeto egiten dakielako. Halere, taldeak Erreka Laranjako zalegoei eskerrak eman nahi izan zizkien Kopan emandako babesagatik.