Bera Bera

Select your language

Bera Berak Bidebietan aurreneko itzuliari amaiera jarri dio garaipen berri batekin, oraingo honetan Carobels Cleba León taldearen aurrean (28-21), Rocasarekin batera lidergoan uzten duena eta ondorioz, bi talde hauek Kopako zozketan zerrenda buru izango dira. Bera Bera eguraldia bezala aritu da gaur, une askotan aurkaria ezerezean utziz, atera jaurtitzen ere uzten ez ziona, kontraerasora abiadura handiz irten da golak gauzatzen eta Ana Tempranok oso ondo itxi du bere atea. Halere beste unetan baloiak erraz galdu ditu, bere jokua alde batera utziz eta Carobels Cleba León taldeari erraztasunak eman dizkio. Partida hasieran ikusita, itxuraz Bera Berak beroketa saioa ondo burutu du, Leonek, aldiz, ez. Javi Callejo entrenatzaileak partida gelditu du bi minutu t’erdira, bere taldeak atera jaurti ez zuelako eta Bera Berak hiru gol sartu dizkiolako, Martínezek eta Ziarsolo eta Menéndez, kontraerasora. Leongo jokalariek erantzun dute eta 4-3 gerturatu dire Raquel Cañoren gol batekin. Horren ostean, donostiarrek 4-0 partziala sartu diote tartea berriro irekiz. Etxaburuk 6-0 defentsaren aldeko apustua berretsi du Elorza eta Núñez erdian, Menéndez eta Martínez ondoan eta Ziarsolo eta Ezkurdia hegaletan. Pinedo, Etxeberria eta Múgica baja ziren eta Azanza eserlekuan zen baina arriskatu gabe, hortaz, entrenatzaileak baliabide urriak zituen. Arrojeriak Elorza ordezkatu du erasoan. Hasiera eraginkorra ostean, Bera Berak baloiak galdu ditu eta Carobels Cleba León berriro gerturatu da 10-7. Taldeari arnasa emateko erasoan lehenengo lerro osoa eta Ziarsolo kendu ditu Etxaburuk baina hutsarte batean gauzak konpodu ziren eta lehenengo zatia 4-1 partzialarekin amaitu da, hortaz, 14-8. Tempranok ere lan bikaina egin du 19 geldiketekin. Bigarrenean, Zugarrondo atepean, Bera Berak mailari eutsi dio eta une batzuetan ondo jokatu du, Martínez eta Ezkurdiaren golei esker bikoiztu du Leon (41. min 20-10). Horrez ostean Raquel Cañok bere taldeko ardura hartu du eta zazpi gol lortu ditu, tartea murriztuz (28-21). Silvia Ederra pibote nafarraren gol batekin (23-14) ligan Bera Beraren 16.000 gola jarri du. Lehenengo itzulia amaiturik, Bera Berak segituan emango dio hasiera bigarrenari, izan ere, datorren asteartean Granollersen (20,30etan) arituko da KH7 Fraikin taldearen aurka, otsailaren 8an, igandean, Gaskan (12,15etan) EHFko final-zortzirenetako joanekoan Muratpasa Belediye turkiarra hartuko baitu. Fitxa: Bera Bera 28, Carobels Cleba León 21 Bera Bera 28 (14+14): Temprano, Ziarsolo (7, 2p), Menéndez (3), Arrojeria (2), Núñez (4), Martínez (3) eta Ezkurdia (4) –titular- Elorza (2), Ederra (3), Arizaga eta Zugarrondo (o.a.) Carobels Cleba León 21 (8+13): Cristina González, Marina González (1), Calvo (1), Ubillos (1), Viñuela, Roldán eta Caño (11, 1p) –titular- Méndez (3), Ellina, Karina Hippert (1), Ángel (2), Blanco (1), Lozano eta Palomino (o.a.). Epaileak: Sergio Elordui –euskalduna- eta Javier Gutiérrez –kantabriarra- Kanporakuak: Elorza Bera Beratik eta Calvo, Ángel (2) eta Viñuela Carobels Cleba Leonetik. Partzialak: 4-1, 5-3, 9-4, 10-7, 13-7, 14-8 –atsedenaldia- 17-9, 19-10, 21-14, 24-17, 26-19 eta 28-21

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores