Bera Bera

Select your language

Gaur arratsaldean Quiron Klinikan EPI© (ehun bitarteko elektrolitisa lurazalean) izeneko tratamenduko lehen saioa hartuko du Eli Pinedok, oinean faszitis delakoa eragiten dion mina ezabatze aldera. Denboraldi hasieran antzeman zitzaion lesioa eta Hungarian eta Kroazian ospaturiko Eurokopako zortzi partida jokatu duenez areagotu zen.
Eskuin hegalekoak egun batzu atsedena hartu zuen Eurokopatik etorrita eta errehabilitazioan hasi zen baina ez esperotako emaitzekin. Halere, Rocasaren aurkako partida garrantzi handikoa zenez, kanariarrak lau puntuko aldea bereganatzeko arriskua zegoenez, entrenatzaileak eta jokalariak erabaki zuten partidan izatea eta aldiz planifikaturik bizpahiru saioetatik aurrena egitea gaur asteartean.
Hortaz, internazionalak lehenengo itzulia amaitzeko gelditzen diren bi partidak galduko ditu: Prosetecnisa Zuazo Barakaldo eta Carobels Cleba Leónen aurkakoak eta, EHFko joanekoa dela eta otsailaren 3ra aurreratu den KH7 Granollersen aurkakoa, Catalunyan. EPI© izeneko teknikaren bidez korriente galbanikoa sartzen da zainetan, hauek konpotze aldera.

Lidergoa: gidoia idatzita zegoen
Egoera honek ia hitzez hitz duela bi urte bizi izan zena gogora ekarri du. Orduan, etenaldi ostean Bera Bera eta Rocasa elkarren aurka aritu ziren 2013ko urtarrilaren 12an. Kanariarrak lidergoan ziren, puntu bakarra galdu zuten eta donostiarrak hirugarrenak ziren bi puntura, erdian Elche Mustang hain zuzen. Kezka berdina zen, hau da, Rocasak lau puntuko aldea hartzeko aukera zuen baina, partida Telden zen gainera.
Orduan ere Eli Pinedoren partaidetza kokolan zegoen. Internazionalak 80 partida jarraian bete zituen Bera Bera eta Espaniako selekzioarekin baina muskulu biki batean mina zuenez urte hartako lehen partida galdu zuen, Zuazo Barakaldoren aurkakoa Bidebietan. Aurtengo ere galdu zuen, Kordobako Kopako kanporaketa, alegia.
2013ko urtarrilean, Pinedo eserlekuan zela hasi zen partida baina, Núñez eta Menéndezen kanporaketek pistara eraman zuen eskuin hegala 20. minutuan, markagailua 7-6 atzetik zela. Lehengo larunbatean Menéndez bi kanporaketekin zigortua izan zenez, 17. minutuan izan zen pistan Pinedo, 7-6 aurretik baina. Telden eta Bidebietan minutu batzu lehenengo lerroan egin zituen eta internazionalak lau gol egin zituen 2013an eta bost pasa den larunbateko neurketan. Bera Berak 20-26 nagusi izan zen Telden, lidergoan kokatu zen kanariarrekin berdinduta, Elchek Alcobendasen galdu zuelako eta hortik liga amaiera arte iraun zuen.
Pinedori muskulu bikian mina areagotu zitzaion. Erresonantzia batean ez zen hausturarik baina bai edema, ondorioz, fisioterapia eta atsedena Cup Winners’ Cupeko final-zortzirenak arte. Hortaz, Bidebietan Castro Urdiales eta Porriñoren aurkako norgehiagokak galdu zituen. 2011-12 denboraldian Bera Berara itzuli zenetik, Pinedok ligako bost partida baino ez ditu galdu eta Kopako final-zortzirenetako Kordoban.
2013ko otsailaren 3an internazionalak Poloniako Gdynian jokatu zuen. Joanekoan 32-20 galdu arren, Bera Berak garaipen historikoa lortu zen Gaskan, Vistal Lacspol taldeari 12 goleko desabantaila irauliz. Horren ostean, Porriñon Kopan nagusi izan zen, Cup Winners’ Cupeko final-laurdenetan Alemaniako Thüringer taldearen aurka kanporatua izan zen eta maiatzean Castro Urdialesen aurreneko ligaren jabe egin zen Elche eta Rocasa taldeekin lehia estua bizi ostean.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores