Garaipena (25-20), lidergoa eta Bidebieta, lepo
Bera Bera Eskubaloiak liga eskuratu nahi du. Gaur arratsaldean Bidebietan agerian utzi nahi hori, markagailuko partzial guztiak bereganatuz eta Rocasa gainditu du, gaur arte liderra eta hamar jardunaldietan puntu bakarra utzi duena.
Partida arreta sortu du, emakumezkoen eskubaloiko ohorezko liga Bidebietara begira zegoen eta zalegoa bikain erantzun du, harmailak betez ia mila pertsona bilduz.
Etxaburuk Kordoban hasi zuen zazpikotea jarri du pista: Temprano atepean, Arrojeria zuzentzen, Menéndez eta Martínez alboetan, Núñez pivotean eta Ziarsolo eta Etxeberria hegaletan. Elorzak usurbilgo zentrala ordezkatu du defentsan. Lujanek aurreneko gola sartu arren, Bera Beraren jokua nagusitu da, kontrolpean izan du lehia eta ondorioz, markagailua hasieratik, 4-1 Menéndez (2), Núñez eta Etxeberriaren golei esker.
Rocasak berriro ere frogatu du donostiarren defentsa gainditzen lan neketza dela. Eta hori gaur Temprano bestetan eman duen maila ez duela eman. Arrojeriak oso jokaldi onak egin ditu eta Bera Berak, Núñezen gol bati esker tartea ireki du (7-3), Paco Santanaren hutsartea eraginez. Menendezen bigarren kanporatzea Etxabururi arazoak eman dizkio eta Azanza eta Pinedo sartu ditu pistan. Halere, Rocasa gol bakar batera gerturatu da 7-6 Elorzaren kanporaketaz baliatuz. Oinean faszitisa jasan arren Pinedo ez du partidarik galdu nahi izan.
Etxaburuk ideiak argitu ditu hutsarte batekin eta bere taldeak 4-0 partziaka lortu du Arrojeria, Ziarsolo eta Pinedoren (2) bidez. Rocasak Lujan eta Almudena Rodríguez izan ditu golegile nagusienak. Etxeberria, Ederra eta Núñezek bost goleko aldea gauzatu dute atsedenaldian (13-8).
Bigarren zatian, Bera Berak ondo baino hobeto kudeatzen jakin izan du bere abantaila nahiz eta Rocasa gertu izan. Elorzak bigarren kanporaketa ikusi du eta Almudena Rodríguez 15-12 ezarri du (38. min). Ziarsoloren gol batek eta Arrojeriaren alaitasunak arnasa eman diete taldeari eta Tempranok bere ohiko maila eman du. Martínezen golak, Ziarsoloren lapurketa eta gola eta Pinedoren beste bi garaipenak Bidebietatik ez zuela ihes egingo azpimarratu dute.
Partidaren garrantzia handia zen eta azken minutuan agerian gelditu da, bi entrenatzaileek hutsarte bana eskaini dituztelako. Hortaz, Bera Berak kolpea eman du, lidergoa berreskuratu du kanariarrekin berdinduta izan arren eta bost goleko aldea du gol average delakoari begira.
Bera Bera 25 (13+12): Temprano, Ziarsolo (4), Menéndez (2), Arrojeria (3), Martínez (2), Núñez (4) eta Etxeberria (3) –titular- Elorza, Azanza (1), Pinedo (5) y Ederra (1). Deialdian: Arizaga, Ezkurdia eta Zugarrondo (o.a.).
Rocasa 20 (8+12): Navarro, Melania (3), Rodríguez (6), Luján (6, 5p), Davinia (1), Haridian (1) eta Trojaola (1) –titular- Albaladejo, María González (1) eta Toscano.
Epaileak: Ignacio García eta Andreu Marín (Catalunya)
Kanporatuak: Menéndez (2), Elorza (2), Arrojeria eta Azanza (2) Bera Beratik eta Davinia López (2) Rocasatik.
Partzialak: 3-1, 5-3, 7-4, 7-6, 10-6, 13-8 –atsedenaldia- 14-9, 16-12, 18-14, 19-14, 22-17 eta 25-20
Gertaerak: Elorza, Núñez, Pinedo, Temprano eta Navarro nternazionala omendu ditu Bera Berak partida atarian.