Bera Bera

Select your language

Iritsi da eguna. Eurokopak, Gabonetako oporraldiak eta Kopako kanporaketak eragindako etenaldia pasaturik, emakumezkoen eskubaloi liga egutegian sartu da berriro partidarik ikusgarrienetariko batekin gainera, non liderra bigarren sailkatuaren pista bisitatuko duen, hau da, Rocasa Bidebietan izango da 19etatik aurrera (Ignacio García eta Andreu Marín, Catalunya). Bi puntuen aldeko tartearekin, donostiarren garaipenak lidergoan kokatu lirateke etxekoak, liga gehiago estutu lehenengo itzulia amaitzeko bi jardunaldi falta direnean. Partidarako, Aitor Etxaburuk Maialen Múgicaren baja dauka eta Eli Pinedo partaidetza azken unera arte kolokan egongo da. Zarauztarrak belauna bihurritu zuen eta internazionalak oinean faszitis delakoa jasatzen ari da. Halere partidaren garrantziaz kontutan izan da Pinedok akaso arriskatuko du. Rocasan, berriz, Arabia Peña hegalekoaren baja da azpimarragarriena. Norgehiagokak arreta piztu du, Espainiako Federazioko web orrialdean eskainiko da zuzenean partida eta Eurokopaz geroztik ligan aritzen diren sei jokalarietatik bost elkartuko dira gaur: Bera Berako Eli Pinedo, Patri Elorza, María Núñez eta Ana Temprano eta Rocasako atezain Silvia Navarro.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores