Bera Bera

Select your language

Bera Berako plantilla erdiak indarrak berritu ditu Bidebietan larunbatean (19etan) Rocasa liderraren aurka garrantzi handiko partidari bergira. Kanariarrak bi puntuko aldearekin iritsiko baitira Donostiara. Gesalagan ikusi eta dastaturiko produktuaren kalitatea arabera Bera Berak partida bere esparrra eramango luke baina, eskubaloian beste ezaugarriek kontutan hartu behar dira eta Bidebietan horiei erreparatu behar zaie. Zarauzko Abendaño industrialdean kokaturik, 33 urteko empresa familiarra da Gesalaga, Bera Berako kamisetaran ezker besoan jarri duena bere irudia. Jose Luis Gesalaga gerenteak enpresaren ezaugarri nagusienak azaldu ditu: elikagai artesanalak egiten dituena (kroketak, bakailua pil pil erara) eta txarkuteria eta haragikia egin eta banatzen dituena. Bera Beraren aldetik izan dira, Tati Garmendia eskubaloiko arduraduna, Aitor Etxaburu entrenatzailea eta Matxalen Ziarsolo, Eli Pinedo, Patri Elorza, María Núñez, Silvia Ederra, Ana Temprano eta Maialen Múgica jokalariak. José Luisekin batera, Txuleta Jatetxeko Ander Esarte kolaboratzailea izan da eta dastatzeko produktuak sukaldatu dituena. I+G+b gelan, non enpresan produktu berriak frogatzen dituen merkatuari eskaini aurretik, atarikoa egin ostean, José Luis Gesalagak azaldu ditu prozesu ezberdinak, lehengaien sarrera, bide ezberdinak haragia eta gainontzekoak, eta funtsezko trazabilitatea ziurtatuz produktu bakoitzari jarraipena bermatuz. Irudiarekin bat etorriz, Gesalagak prozesu ezberdinak koloretan identifikatzen ditu: zatiketa, sukaldea, txarkuteria eta etiketatu. Gesalagak harategietan, jatetxeetan eta supermerkatuetan banatzen ditu bere produktuak, batez ere estatu mailan eta gerenteak hainbat aholku eskaini die Bera Berako jokalari zein entrenatzaileari produktuen kalitatea antzemateko. Bisita ostean, I+G+b gelan dastaketa iritsi da: txipiroi eta txuleta kroketak, txistorra eta eguneko platera, idi txuletoiak bisitarien gozamenerako. Ez da hain ohikoa baina idi txuleta Ander Esarteren Txuleta Jatetxeak eskainiko du datorren astean. Eta postrean, bertan nola egiten duten ikusi duten arrozesnea. Bera Berako kapitain Matxalen Ziarsolok José Luis Gesalagari taldeko kamiseta sinatuta oparitu dio, eskertu dio bisita eta larunbatean Rocasi aurre egiteko guztia ematera irtengo direla zin egin dio.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores