Bera Bera

Select your language

Azken Eurokopan zilarezko domina lortu zuten jokalariek eta Bera Bera Eskubaloiko Tati Garmendia arduradunarekin batera aurkeztu dute Bidebieta Aisia hotelak, taldeko babesle berria, bere irudia joku praketan txertaturik geldituko delarik. Aisia Hoteles kateko arduradun Iker Salgadok azaldu du “nire lagun José Luis Loidiri esker, gure iruda emakumezkoen kirolaren aldeko apustua egin dugu eta ibilbide handia duen talde batekin”. Denboraldi amaierara luzatuko da hitzarmena baina jarraitzeko asmorekin. Aisia kateak Orion, Deban, Derio, Lekeitio eta Castro Urdialesen ditu hotelak eta gastronomiaz gain atsedena eskaintzen du kostako leku paregabeetan. Bestetik, Tati Garmendiak adierazi du “poza” Gabon hauek “oparoak” izan direlako, alde batetik, “bi babesle berri aurkeztu ditugu, zeozer mugitzen ari den seinale eta gure lau jokalari hauek zilarra ekartzeaz gain asko disfrutatu dugu bere jokuarekin”. Lau internazionalak “poza” agerian utzi dute lorturako dominarengatik. Eli Pinedoren hitzetan “positiboki” ikusten dute enprese berrien inplikazioa “emakumeen eskubaloiaren aldeko apustua egitea asmatzea delako, konpromisoa, disciplina, elkartasuna, lana bezalako baloreak zabaltzen ditugulako, gizarteak egun behar dituenak”. Horrez gain, Patri Elorza, María Núñez, Eli Pinedo eta Ana Tempranok azpimarratu dute “dominak eragin duen oihartzuna”. Kordoban Erreginaren Kopako partidaz galdeturik, María Núñezek aipatu du “partida berria da eta Adesalentzat horrelako txapelketa jokatzeko aukera, hortaz, guztia ematera irtengo dira eta guk gure egin behar dugu, hau da, irabazi”. Azkenik, Tati Garmendiak onartu du “beldurrik ez dugu izan behar esateko faboritoak garela, nahiz eta etenaldia amaiturik aurreneko partida beti da arriskutsua”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores