Senior, lurraldeko kadetea eta mutilen infantilen partidak
Euskal Ligan kadete eta jubeniletan Espainiako selekzioen arteko txapelketak ligako etenaldia beste aste betez luzatu du. Lerro hauen bitartez zoriondu Euskal selekzioak egindako lana, batez ere jubenil mailako selekzioa brontzezko domina eskuratu baitu Castellonen eta juvenil mutilen urrea.
Ondorioz, asteburu honetan ohiko ligako bi partida besterik ez ditugu. Alde batetik, Bidebietan larunbatean 17,45etan lurralde mailako Bera Berako kadete taldeak Urnieta Kamox Precision Machinning hartuko du.
Bestetik, igandean 12etan Oñatiko Zubikoa kiroldegian senior taldeak Aloña Mendi izango du aurrean 13. Jardunaldian.
Azkenik, Irungo Uranzu pilotalekuan, igandean goizeko 9etatik 13ak arte, infantil mailako mutilak Pitch Brioche Pasquier izeneko txapelketan arituko dira.
Juan Antonio Garaikoetxearen argazkian, Oihane Puertas kadete mailako jokalaria.