Pasa den urtarrilaren 3an Bera Bera Eskubaloiak Gabonetako aurreneko txapelketa antolatu zuen Bidebieta kiroldegian kadete eta jubenil mailetako taldeei zuzenduta. Bera Beraz gain, beste bost talde parte hartu zuten, maila bakoitzean, lau. Kadeteetan, Aloña Mendi, Urnietako eta Pulpo eta jubeniletan, Aloña Mendi, Urola eta Malkaitz.
Larunbata goizetik iluntzera pertsona ugari ibili zen joan etorrian Bidebietako kiroldegian: jokalariak, entrenatzaileak, gurasoak, arduradunak, epaileak, zalegoak, kolaboratzaileak… Txapelketan talde alkarren aurka aritu ziren, hortaz, Bidebietako pistan guztira 30 minutuko 12 partida jokatu ziren.
Txapelketa 10,30etan hasi eta 19,30ak aldera bukatu zen, Bera Berako bi taldeen garaipen orokorrarekin. Halere, hori ez zen garrantzitsuena, baizik eta gazteek oso ondo pasatu zuten eskubaloiarekin, partaidetzarekin eta giro apartarrekin. Esperientzia interesgarria baita ere bildutako epaile gazteentzat.
Horrez gain, antolakuntzak jantoki bihurtu zuen Bidebietako goiko aldea Sillas Iturgaiz izeneko enpresaren ezinbesteko inplikazioa medio eta kafetegiko Arri arduradunaren laguntzarekin. Bertan elkarturiko guraso, arduradun zein jokalariek Gesalagako produktuak frogatu zituzten. Aipatzekoa da gurasoek egindako lana eta harrobiko jokalarien platerak zerbitzeko erakutsi zuten gaitasuna.
Jardunaldia senior mailako Bera Berak eta Urdaibai taldeen arteko lagunartekoak itxi zuen.
Juan Carlos Garaikoetxearen argazkian, Maialen Eguren.