Bera Bera

Select your language

Bera Berak Euskal kopako txapeldun irten da gaur eguardian Zarauzko Aritzbatalde kiroledegian, bigarren zati bikaina medio Prosetecnisa Zuazo Barakaldo (43-22) gainditurik. Lehenengo zatian erasoak nagusitu dira alde batean zein bestean. Hasi eta berehala Zuazo banakako defentsarekin irten da baina ez dio etekinirik eman (min 4. 5-2). Halere, bizkaitarrek erasoetan aukerak izan dituzte eta 0-3 partzialarekin, Oihane Gilek berdindu du norgehiagoka. Oraingo honetan, Etxaburuk Elorza eta Núñez jarri ditu defentsa erdian, Martínez eta Múgica lagun eta Azanza eta Ziarsolo hegaletan. Arrojeriak eraso jokoa zuzendu du. Halere, Zuazok Ainhoa Hernández pibotea aurkitu du eta bost penalti lortu ditu gainera, guztiak Tania Yáñezek gola bihurtuz. Erasoan, Bera Berak Arrojeriak baloi onak sartu dizkie Núñez eta Ederra piboteei, Azanza eta Ziarsolo aukera onak ziren hegaletatik eta kontraerasoak Ziarsolok ondo baino hobeto gauzatu ditu. Zuazok korrika egiteari ez dio muzin egin. Izan ere, Oihane Gilen baloi loratu batek eta Ziarsolok efektuz sarturiko golak izan dira politenak. Elorza eta Arrojeriaren barneraketak medio atsedenaldira aurretik iritsi da Bera Bera (18-17) eta bigarren zati hasierak zur eta lur utzi ditu Aritzbatalden bildutako zalegoa. 8-0 partziala jokalari ezberdinen ekarpenarekin: Múgica, Elorza, Martínez, Ziarsolo, Núñez eta Etxeberria. Pistan hasierako taldea, Etxeberria Azanzaren ordez eta Tempranok Zugarrondo ordezkatu du. Zuazo erasoan larri zegoen eta Tempranok kontraeraso deia jo du. Eta Bera Berak beste 8-1eko partziala lortu du Euskal Kopako finala erabakitzeko. Etxeberriak barneraketa itzela jo du bere taldea pistako lau jokalari zituela eta Ezkurdiak sei gol sartu ditu azkeneko ordu laurdenean. Orain atsedena eta asteazkenetik aurrera datorren igandeko partida izango da hizpide. Izan ere, kopako kanporaketari egin beharko dio aurre Bera Berak Kordoban Adesalen aurka otsailean zortziko finalean egon nahi badu. Bera Bera 43 (18+25): Zugarrondo, Azanza (2), Martínez (4), Elorza (4), Núñez (3), Múgica (7) eta Ziarsolo (6) –titular- Arrojeria (2), Ederra (2), Menéndez (3), Arizaga (1), Ezkurdia (6), Etxeberria (3) eta Temprano (o.a.) Zuazo Barakaldo 22 (17+5): Rodrigo, Oihane Gil (3), Elizegi (3), Yañez (8, 5p), Hernández (2), Alexandra Gil (3) eta Azaola (1) –titular- Ahedo (2), Agirregomezkorta, Álvarez, Galarza, Fernández, Osoro, Munduate eta Moratilla (o.a.). Epaileak: Juan José Gude eta Carlos Gude (Euskadi) Kanporaketak: Arrojeria, Ederra, Núñez eta Arizaga Bera Beratik. Partzialak: 5-3, 8-6, 11-10, 13-11, 15-12, 18-17 –atsedenaldia- 23-17, 26-19, 29-20, 34-20, 38-20 eta 43-22

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores