Pinedo, baja Kukullagaren aurka Euskal Kopan (Zarautz, larun. 17tn)
Hungaria eta Kroazioako Eurokopan zilarrezko domina lorturiko lau taldekideak bertan zoriontzeaz gain, Bera Bera Eskubaloioa entrenaldietara itzuli da gaur asteburuan Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian burutuko den Euskal kopari begira jarriz.
Bera Bera eta Kukullaga Etxebarri taldeek aurreneko finalerdia jokatu dute 17etan eta Aiala Zarautz eta Prosetecnisa Zuazo Barakaldok jardunaldia osatuko dute 19etan. Irabazleek elkar ikusiko dute igadean 11,30etan leku berean.
Partidari begira Eli Pinedo baja izango da. Eurokopan ezker hegalekoari oinetako tendoi baten inflamazioa areagotu zaio eta ondorioz atsedena eta errehabilitazioa dira orain internazionalak behar dituena.
Hortaz, Aitor Etxaburuk Uxue Ezkurdia sartuko du Eli Pinedoren ordez. Gainontzeko jokalariek gaur arratsaldeko saioa ondo burutu dute.