Bera Bera

Select your language

Gipuzkoako Kirol Prentsa Elkarteak bart Donostiako Amara Plaza hotelean egindako galan Jon Santacana eskiatzailea 2014. Urteko kirolaririk onena izendatzen duen saria jaso zuen. Era berean Eibar kirol elkarteak eta Bera Bera Eskubaloiak urteko talderik onena gisa jaso zuten garaikurra. Bere XXVI. galan, Gipuzkoako kirol kazetariek bertan bozkatu zuten sari nagusirako lau hautagaiei: Jon Santacana, Lucas Egibar (snowboard), Richard Oribe (igerilekua), Imanol Garmendia (arraunlaria) eta Esther López (boleibol jokalaria). Kazetariek bertan bozkarik eman gabe erabaki zuten Lehenengo mailara igo zen Eibar taldea eta hiru titulu lortu zuen Bera Bera Eskubaloia zirela urteko talderik onenak. Kasu honetan Fernando Diez Mintegi presidentea eta Imanol Álvarez entrenatzaile ohiak gonbidatu zituzten saria jasotzeko. Sariaz gain, kazetariek Hondarribia eta Pasai Donibane nesken arraunlarien taldearen lana goraipatu zuten, Leire Olaberria edo Alberto Inurrategi kirolariak eta Behobia Donostia bezalako kirol ekitaldia.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores