Zilarrezko Núñez, Temprano, Pinedo eta Elorza
Urrea ezin izan zuen eskuratu Espainiak. Norvegiak baliabide guztiak atera behar izan zuten finala irabazteko, Jorge Dueñasen selekzioak lehenengo zatian markagailuan aise nagusitu baitzen (5-10) eta atsedenaldian, 10-12. Norvegiak eraso jokoan erakustaldia eman zuen ondoren (18 gol) Hungaria eta Kroaziako Eurokopa bereganatuz, Espainiak bost minutu falta zirela aukerak izan arren.
Zilarrezko domina beraz, egunak pasa ahala gehiago estimatuko dena izan ere Dueñasek osatu duen selekzioa transizioan dagoelako eta gutxik espero zuten finalerdietara iritsiko zenik ere. Zentzu honetan protagonismo handia hartu duen jokalaria, batez ere defentsan, Patri Elorza izan da. Arabarra hiru ordu eta hamar minutu izan da pistan; bestetik, arazo fisikoak gaindituz Eli Pinedok hobera egin du txapelketa pasa ahala. Bost ordu eta berrogei minutu izan da pistan, 19 gol sartuz, %58ko portzentajearekin.
Ana Temprano eta María Núñez jokalariek gutxiago jokatu dute baina pistan izan direnean ekarpen handia eman diote taldeari.
Ondorioz, laurak arrakastaz beteriko 2014 itxiko dute, Bera Berarekin hiru tituloa eta Eurokopako zilarrezkoa.