2014 urtean lortutako kirol garaipenengatik Bera Bera eskubaloi taldeak jaso du, gaur, Gipuzkoa Kirolak saria. Aurten berriro lortu baitu, Liga, Kopa eta Superkopa, hirukoitza. Gazteria, kirola eta kultura Diputatu andreak entregatu ditu garaikurra eta sari honekin baterako 3.000 euroak.
2014ko Gipuzkoa Kirolak gala atzo ospatu zen Orona Fundazioan eta bertan izan ziren federazioek saria hori jasotzeko izendatutako 30 izangaiak.
Ekitaldian, proposatu diren sarigai guztien kirol merezimenduen goraipatzea egiteaz gain, zenbait kirolariri omenaldia egin zaio: Pasaia Donibane Koxtapeko tripulazioari, Kontxako Bandera eta Emakumezkoen ligan garaile izan delako, Naroa Agirre atletari, Igor Larrea (Kompak), Ion Areitio (trialsin), Richard Oribe (igeriketa), Imanol Garmendia (arraunketa olinpikoa) eta Maider Gaztañagari (triatloia).
Ikerne Badiolak nabarmen adierazi zuen, beste urte betez, Gipuzkoako kirolak erakutsi duen maila garaia, kirol mota guztietan, emakumezko zein gizonezkoenetan.
Bestetik Matxalen Ziarsolok Diputazioari eskerrak emateaz gain, “emakumezkoen kirolaren aldeko apustua berrestea” eskatu zion “emaitzak begibistan daudelako eta gizartean premiazko baloreak zabaltzen ditugulako”.