Bera Bera

Select your language

Hungaria eta Kroaziako Eurokopan jokatzen diren Bera Bera Eskubaloiko lau jokalariak 2014 urte oparoari amaiera ezinhobea jartzeko moduan daude. Patricia Elorza, María Núñez, Eli Pinedo eta Ana Temprano gaur arratsaldean (18etan, Teledeporte) aurreneko aukera dute dominak ziurtatzeko. Aurreneko finalerdian, Espainiak Montenegro izango du aurrean Budapesten eta bigarrenean Norvegia eta Suedia arituko dira elkarren aurka. Hortaz, Espaina dominen borrokara itzuliko da Londreseko Joku Olinpikoetan brontzezkoa eskuratu ostean. Bertan Jorge Dueñasen selekzioan ziren Elorza eta Eli Pinedo. Espainiako selekzioak ez zuen ondo jokatu Serbiako Eurokopan (2012ko abenduan) eta Mundialean ezta ere, handik urte betera. ,Hamaikagarrena eta bederatzigarrena zalantzarako lekua utzi zuen baina berau aurten desagertu da aurreneko fasean egindako jokoarekin, Norvegiaren aurrean hainbat minutuetan, Errumaniaren aurkako lehenengo zatian eta batez ere Danimarka gaindituta. Espainiak eta Norvegiak 2008ko finala errepikatzeko aukera dute, Espainiak zilarrezko domina eskuratu zuen aurreneko txapelketa izan zen hura. Mazedonian zegoen orduan Tati Garmendia eta egungo taldetik Eli Pinedo, Marta Mangué, Macarena Aguilar, Camen Martín, Eli Chávez eta Noelia Oncina egun delegatu lanak egiten dituena. Bestetik, Txinako Mundialean (2010) Espainiak finalerdietan Frantziaren aurka galdu zuen (27-23) eta brontzezko domina Norvegiarren aurka (26-31). 2011ko abenduan Brasilgo Mundialean brontzea eskuratu zuen eta horren ostean iritsi zen Londreseko domina historiokoa. Eli Pinedoz gain, Patricia Elorza Mundialeko eta Joku Olinpikoetan lortutako dominak ditu. Hortaz, Ana Temprano eta María Núñez jokalarientzat selekzioko lehenengo taldearekin aurreneko dominna izango litzateke. Bera Berako jokalariak protagonismo ezberdina izaten ari dira Eurokopan baina ekarpena esanguratsua da. Sei partidetan pistan lau ordu baino gehiago daramazki Eli Pinedok 13 gol, %59arekin eta Patricia Elorza, berriz, defentsan zutabe nagusi bat da, bi ordu eta 20 minutu eman ditu pistan, bi baloi lapurtu ditu, lau baloi urrundu ditu eta bi gol sartu. Ana Tempranok ordubete eta laurden egon da atepean, Silvia Navarroren berme handiko ordezkoa dela frogatu zuen Norvegiaren aurkako partidan eta, batez ere, Errumaniaren aurkakoan, Espainiarren artean partidako onena izendatu zutelarik. Bestetik, María Núñezek 45 minutu jokatu ditu, defentsan lan handia eginez, edozein momentuan pistara sartzeko prest dagoela adieraziz. Ostirala eta igandea, galdu ezineko hitzorduak 2014. urteari amaiera ezinhobea jartzeko.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores