Hamar goleko abantaila izan arren, Jomi Salernok baino baliabide gehiago duela sentsazio barneratuta izanik ere, Bera Berak ez du gaur erlajaziorik nahi datorren asteartean ospatuko den zozketan egon nahi duelako, hortaz, Palapalumbora berriro irabaztera aterako da 18etatik aurrera.
Etxaburuk minutuak banatu ditu jokalari guztien artean Málagan lehengo asteazkenean eta EHFko joanekoan, ostiralean, donostiarrak nagusi izan ziren norgehiagokan 29-19. Hortaz, defentsan eta erasoan maila ona mantendu nahi du Bera Berak eta jokalariek berriro irabazi nahi du Ana Martínezek zioen bezala “etenaldira joan aurretik ahogozoarekin joateko”.
Horrez gain, Bera Berak alde dauka aurkaria hobeto ezagutzen duela eta bere baliabideak. Jomi Salernok gainera liga berean aritzen den Cassano Magnago taldetik Del Belzo pibote gaztea, jaurtitzeko ia aukerarik ez zuena izan, eta Laura Parini atezaina, oso geldiketa onak egin zituenak. Espaniar nazionalitatea duen argentinarrak antza hiru partida jokatuko ditu hiru egunetan, kanporaketa osoa eta Cassano Magnanorekin Nuoro taldearen aurkako ligakoa.
Benincasak zuzenduta, Jomi Salernok zailtasun handiak izan zituen euskaldunen defentsa gainditzeko. Izan ere, lau jokalarik baino jaurtitzeko aukera izan zuten, Pavlyk (7) eta Coppola (3) hegaletatik eta kanpoko jaurtiketak Beba (5) eta Trombetta (4) internazionala bitartez. Aitzitik, Bera Beraren kasuan jokalari guztiek sartu zuten gutxienez gol bat. Izan ere, Jomi Salernoren defentsak donostiarren barneraketak ezin izan zuen gelditu, batez ere, aurreneko zatian.
Clínicas Rincón eta Jomi Salernoren aurkako lortutako garaipenak konfidantza areagotu du taldean eta minutuak banatu direnez esfortzua ondo neurtuta dago.
Atzo, donostiarrek errekuperazio saioa burutu zuten, arratsaldean Salerno hiria bisitatzeko aukera izan zuten eta igandean goizean aktibazioa egingo dute konzentraturik irteteko arratsaldeko 18etan Palapalumbo pistara. Pinar Ünlü Hatipoglu eta Mehtap Simsek turkiarrek zuzenduko dute partida, oraingo honetan Bera Bera urdinez arituko da.