Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak urrats handia eman du gaur Salernoko Palapalumpo pistan bertako Jomi (29-19) menperatuz EHFko hirugarren txandan. Bertako talde gisa aritu diren donostiarrak tarte zabala eskuratu dute eta igandean, 18etatik aurrera, leku berean defendatuko dutena. Partidako gakoa defentsan egon da, intentsitate handiz aritu dena eta Italiarren erasoa, Benincasa, Avram eta Beba zuzentzen zutena. Tempranok ondo erantzun dio eskuin hegaletik Pavlyk jokalariari, behin eta berriz saiatu dena Del Belzo piboteak baloirik ikusi ez duelako. Aitor Etxaburuk defentsan 6-0 kokatu du Elorza, Núñez, Pinedo eta Menéndez erdian. Zarauztarrak erasoan Martínezi utzi dio lekua; Arrojeriak zuzentzen zuena Etxeberria hegalean zegoelarik. Bera Bera aise atera da kontraerasora eta Italiarraren defentsan hutsuneak aurkitu ditu Martínez eta Arrojeriaren barneraketak medio (6 min., 5-1), Jomi Salernoren aurreneko hutsartea eraginez. Horrela, partida joan ahala, bere ligan gol gehien sartzen duen Jomi Salernok erasoan zailtasunak zituen eta Bera Beraren abantaila handitzen joan da, Núñez eta Martínezen bitartez. Lehenengo zati erdialdean Etxaburuk talde osoa aldatu du defentsan intentsitatea mantentze aldera kontutan izanda Bera Berak asteazkenean jokatu zuela eta berriro ere igandean egin behar duela. Gipuzkoarrak atsedenaldira 14-7 aurretik, aurkaria baino gehiago dela sentsazioarekin. Bigarren zatian Etxaburuk Zugarrondo jarri du atepean eta partida hasieran aritu den seikotea. Aurreneko minutuetan Bera Berak tartea handitu du, Elorza eta Pinedo bitartez, defentsan ondo jarraitzen zuen, kontraerasora irteten baina eraso posizionalean gehiago kostatu izan zaio. Atezain nafarrak merito handiko geldiketak egin ditu baina Bera Berak ez zituen kontraeraso bideak hain errazak ikusi. Bera Berak 42. minutuan tarterik handiena hartu du (23-10), baina Jomi Salerno taldeak Trombetta eta Pavlyk jokalarien bidez partida amaieran aldea murriztu du. Gipuzkoarrak sentsazio onak berreskuratzen jarraitzen ari dira. Gaur –aktan horrela jaso gabe ego narren- jokalari guztiek gola sartu dute eta minutuak guztien artean banatu dira. Fitxa: Bera Bera 29, Jomi Salerno 19 Bera Bera 29 (14+15): Temprano, Etxeberria (3), Elorza (2), Núñez (4), Martínez (4), Arrojeria (2) eta Pinedo (7, 4p)–titular- Menéndez (1), Ziarsolo (2, 1p), Múgica, Azanza (2), Ederra (1), Arizaga (1) eta Zugarrondo (o.a.). Jomi Salerno 19 (7+12): Iacovello, Pavlyk (7), Avram, Beba (5), Del Balzo, Benincasa eta Coppola (3) –titular- Trombetta (4), Napoletano, Parini (o.a.), Lamberti, Lauretti, Casale, Ferrentino, Lambiase (o.a.), De Santis (o.a.). Epaileak: Pinar Ünlü Hatipoglu eta Mehtap Simsek (Turquía). EHFko Delegatua: Sotiris Constantinou (Txipre) Kanporaketak: Núñez eta Múgica Bera Beratik. Partzialak: 4-1, 6-2, 11-4, 12-4, 14-6, 14-7 –atsedenaldia- 17-8, 21-9, 24-12, 26-13, 26-16 eta 29-19

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores