Bera Bera

Select your language

Hegazkina, trena eta autobusa Málagatik Salernora iristeko, uste baino beranduago gainera. Italiako hegoaldean kokaturik, Napolitik 50 kilometrotara, itsasertzean gelditzen den hiri honek 140.000 biztalen ditu. Hotelean eroso gaua pasa ostean, Bera Berako plantillak gaur goizean ordubetez burutu du entrenaldi saioa Palapalumbon, EHF Cupeko hirugarren txanda osoa hartuko duen pista non gipuzkoarrek Jomi Salerno taldea gainditu nahi duen.
Aurreneko aldia da Bera Bera partida ofiziala Italian jokatzen duena eta Maialen Múgica eta Amaia Azanza jokalariek Europako lehiaketan debuta egiteko aukera izango dute. Partida iristeko irrikan dira bata eta bestea eta plantilla osoak bezala gipuzkoarren baliabideak erakutsi nahi dute Italiako txapeldunen aurka.
Clínicas Rincón taldearen aurrean pasa den asteazkenean Málagan egindako partidarekin indarberrituta, Azanzak eta Múgicak onartzen dute partida hori oso ondo etorri zaiola taldeari “sentsazio onak berreskuratzeko, erasoari jarraipena eman eta gure jokua egiteko”. “Disfrutatu” zuen nafarrak minutu asko hegalean izan zituenak eta hiru gol sartu zituena. Zarauztarrak ere pistan minutu asko izan zituen eta “oso gustora sentitu nintzen”.
Amaia Azanzak badaki zer den Champions Leagueko partida batean deialdian egotea. “Oso gaztea nintzen, 20 urte bestetik ez, multzoen faseko partida izan zen Leipzig alemaniar taldearen aurka (2010eko urrian) eta gol batez galdu arren ez dut sekulan ahaztuko bertan egotea eta Championseko doinua entzutea”. Itxakok denboraldi horretan finalera iritsi zen Larviken aurka. Lizarrako jokalariak ez zuen pistara irteteko aukerarik, hortaz, asteburu honetan Europan aritzeko aurkera izango du. “Beste konpetizio bat da eta beste taldea nolakoa den eta jokatzeko irrikan gaude” dio.
Maialen Múgicarentzat Europan lehenengo esperientzia izango da. “Iritsi da eguna, zure herrian hasten duzuenean ez dakizu noraino iritsiko zara eta niri ilusio handia egiten dit” onartzen du. “Kanporaketak pasatzea sentsazio onak utziko ditu eta gero ikusiko dugu noraino iristen garen” adierazi du zarauztarrak. Jomi Salernoren inguruan diote lehenego lerroko jokalariak direla aipagarrienak. Halere ere biek bat egin dute “gure jokua eginez gero, kanporaketa gainditzeko aukera asko izango ditugu”.
Pinar Ünlü Hatipoglu eta Mehtap Simsek Turkiako bikoteak bi partidak zuzenduko dituzte. Aurreneko hitzorduan, gaur arratsaldean 20etan Bera Bera bertako talde gisa arituko da eta bigarren norgehiagoka igandean 18etan ospatuko da leku berean.
Partida @BalonmaBeraBera twitterrean jarrai daiteke kontuan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores