Bera Bera

Select your language

Bera Berak partida borobila egin du gaur Valladoliden Aula Cultural gainditzeko 17-28 eta ondorioz bi puntuak poltsikoratu dituzte ondo merezita donostiarrek gaur arratsaldean. Gipuzkoarrak konzentraturik egon dira defensan, Tempranok geldiketa ederrak egin ditu lehenengo zatian batez ere, kontraeraso bortitzak gauzatu dituzte eta eraso posizionalean valladolideko defentsan hutsuneak topatzeko lasaitasuna izan dute. Partida atarian Aitor Etxaburuk Aularen jokuan pibotearekin egiten zuen lotura eta barneraketak azpimarratu zituen. Zentzu honetan, donostiar defentsak hasieratik moztu ditu Torres piboteari bidali dizkioten baloiak eta kontraerasora irteteko aukera baliatuz. Bi minututan, hasi eta berehala 0-3 eta Aulak gipuzkoarren harmaila gainditzeko zailtasunak azaldu ditu. Gainera, jokaldi berean Tempranok González de Garibay eta Calderón, hegaleko jokalariaren jaurtiketak gelditu ditu. Aula Cultural ligako golegile nagusi gisa aurkeztu da baina gaur bi hegalekoek ez dituzte baloi onak izan. Posizionalean bi gol egin dituzte bien artean, gipuzkoarren defentsa eta atezainaren lana azpimarratzen duen datua. Halere, Bera Berak erasoan hamar minutu txarrak izan ditu eta Aulak partida berdintzeko aukera aprobetxatu du. Elorzak pibote postuan gola sartuz boladari amaiera jarri dio eta hortik aurrera Bera Berak 0-7 partziala lortu du (22. min, 3-10). Lehenengo zatian nahiz eta Menéndez eta Martínez kanporatuak izan bi partzialak irabazi ditu Bera Berak, eta hori Aulak oso ondo jokatzen dituela egoera horiek. Halere, valladolideko jokalariek penaltiak lortu dituzte eta bakarra izan ezik Tempranori gola egiteko ia aukera bakarra zen. Lehenengo zatian, Bera Berak sendotasuna erakutsi du eta gaitasuna. 7-13 markagailuan, gol gehien sartzen duen taldearen aurka. Gipuzkoarrek, gainera, 21 aldiz jaurti dituzte eta Temprano %50era iritsi da. Bigarren zatian, Bera Berak tartea handitu du Elorzaren gol bati esker eta Ziarsoloren kontrareraso batekin (32. Min, 7-15). Halere, hortik aurrera, kanporaketak eman dira bata besteen atzetik. 13 minutuetan Núñez eta Múgica birritan eta Menéndez, behin. Bera Bera sendo mantendu da Aula bost goletara gerturatu arren (44. Min. 13-18) Alicia Fernándezek penaltiak gauzatuz. Pinedo eta Etxeberriak kontraerasoak gauzatu dituzte Aula Culturalen etsipenerako. Bera Berak eraso posizionalean irizpide onak markatu ditu partida amaieran tarte handiena lortuz. Ondorioz, partida bikaina bi puntuak eskuratzeko eta Elche Mustangen aurkako partidak utzitako gazia baztertzeko. Datorren asteazkenean, hilak 12, 20etan, Mecalia Guardes izango da Bidebietan, beste partida zaila. Fitxa: Aula Cultural 17, Bera Bera 28 Aula Cultural 17 (7+10): Guerra, Calderón (2, 1p), Cifuentes (1), Torres (1), Alicia Fernández (8, 5p), Cossio eta González de Garibay (1) –titular- López (3), Álvarez, Vergara, Casquero, Nieto (1), Viloria. Bera Bera 28 (13+15): Temprano, Etxeberria (2), Menéndez (1), Elorza (4), Núñez (4), Pinedo (5) eta Ziarsolo (5, 2p) –titular- Arrojeria (2), Múgica (2), Martínez (2), Azanza (1) eta Zugarrondo (o.a.). Deialdian: Arizaga eta Ederra Epaileaks: Javier Álvarez –EAE- eta Ion Bustamante, Nafarroa. Kanporatuak: González de Garibay, Torres eta Nieto Aula Culturaletik eta Menéndez (2), Núñez (2), Martínez, Múgica (2) eta Arrojeria Bera Beratik. Partzialak: 1-3, 3-3, 3-4, 3-8, 4-10, 4-11,7-13 –atsedenaldian- 9-16, 11-17, 13-18, 14-20, 17-24 eta 17-28.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores