Etxaburu: “Bere jokuan pentsatu behar du Bera Berak”
Bera Berako entrenatzaile Aitor Etxaburuk onartu du bere taldeak “amorrua” dagoela Elche Mustangen aurkako porrota ondoren. “Jokalariek berriro jokatzeko irrikan daude, berriro bere maila eman partida garrantzitsuak aurrez aurre ditugulako” eta onartu du ere bai “nogehiagoka hauei heltzeko barne amorru azaldu dela”.
Gaur goizean egindako agerraldian, aitortu du “ez genituela gauzak ondo egin Elcheren aurka eta orain arte egindako ibilbidean eztropezu bakarra”. Halere, Etxaburuk “konfidantza” aipatu du “guk horrela ez dugulako jokatzen eta beste jokaera erakutsi behar dugu”.
Aula Cultural taldearen aurrean, Bera Berako entrenatzaileak dio “partida konplikatua da, aurkari zuzena delako eta bi puntu galdu ditugulako”. Hori dela eta “onena da emaitzetan ez sailkapenean ez pentsatzea, gure jokuan arreta jarri behar dugu, pistan zer egin behar dugu gure ezaugarriak berreskuratzeko berriro lehiatzeko”.
Aurkariaz galdeturik, Ligako golegile nagusiena baita Valladolideko Aula Cultural, Etxaburuk deskribatu du bere jokua “ausarta eta arrisku handiak hartzen dituena”. “Erasoan pibotearekin oso ondo jokatzen dute zentzu askotan eta, bestetik, sei metroak bilatzen saiatzen dira uneoro; denfentsan, berriz, arriskuak hartzen dituzte, tranpak ere bai, jokuari erritmoa altua ezarriz kontraerasora irteteko”.
Zentzu honetan, “guri ere korrika gustoko dugun arren, ezin dugu joku posizionala baztertu, Aula eroso dagoelako”.
Aula Culturalen aurka bihar larunbata (17,45etan, Huerta del Rey), Etxaburuk 14 jokalari deituko ditu –Ezkurdia ezik, guztiak- Espainiako eskubaloi federazioko web orrialdean streamin bidez partida ikusiko delarik.