Harrobiko Bera Berako talde guztiek Bidebietatik at jokatuko dute asteburu honetan. Alde batetik, lurralde mailako kadete taldeak Zumarragara egingo du bidaia Urola Ugarte Harategia-Irati Kafetegia taldearen aurka jokatzeko. Partida Ispilla kiroldegian ospatuko da 12etan, donostiarrentzat denboraldiko aurreneko norgehiagoka izango delarik.
Bestetik, Euskal Ligan, larunbat arratsaldean hitzorduak Ermuan izango dira. Kadeteetan, Errotabarrik Bera Bera hartuko du 15,45etan Miguel Ángel Blanco kiroldegian eta jubenilen txanda 17,15etan izango da.
Eta igandean senior mailako taldeak Aritzbatalden jokatuko du, Zarautz B izango du aurrez aurre 11etan.
Horrez gain, infantil mailako taldeek, neska nahiz mutilek, Ereintzaren aurka jokatuko dute. Errenteriako kiroldegian neskak 10,30etan eta mutilek, 12etan.
Elene Vázquez,
Euskadirekin
Euskadiko selekzioak Bera Berako kadete mailako jokalari Elene Vázquez deitu du entrenaldi saioa burutzeko, igandean 17,30etan, Hondarribiko Hondartza kiroldegian burutuko duena beste 26 taldekideekin batera.
Jubenil mailako deialdian Maialen Eguren zegoen baina Bera Berako jokalaria mina hartuta dago eta joaterik ez du izango.
Argazkian (Juan Antonio Garaikoetxea), Amaia Jaka jubenila