Bera Bera eta Zarautz K.E. klubek sinatu duten akordioren arabera Donostiako klubak Andrea Zaldua Urresti jokalariaren formazio eskubideak bereganatzen ditu, halere, egungo denboraldian zilarrezko mailan dagoen Aiala Zarautzekin utzita jokatuko du.
18 urteko ezker alboko jokalaria aurredenboraldia Bera Berako ohorezko mailako taldearekin burutu du eta astelehenetik ostegunera Bidebietan Aitor Etxaburuk gidatzen dituen entrenaldien parte hartzen du, aldiz, ostiraletan Aiala Zarautz taldearekin aritzen den bitartean, egun Martin Larrañagak zuzentzen duena, Reyes Carrere eta Imanol Álvarez bigarrena izan zena Bera Beran azkenenko bi denboraldietan.
1,80 metroko altuerarekin, bere jokuan kanpoko jaurtiketa da azpimarragarriena eta etorkizun oparoa du, izan ere, orain arte internazionala izan da eta bizkarrean izan dituen arazo batzuk junior mailako selekzioarekin burutu behar zuen lehenengo konzentrazioan parte hartzea galderazi diote, egun Maitane Etxeberria betetzen ari dena.
Hitzarmen honekin Bera Bera eta Zarautz klubek uste dute Andrea Zalduaren progresiorako hoberena lortzen dela, hau da, entrenaldiak eta lagunartekoak Bera Berako lehenengo taldearekin eta lehiaketako minutuak zilarrezko mailan Aiala Zarautzekin. Halere, bere plantillako jokalariren batek epe luzeko lesioa izanez gero, Bera Berak Zaldua deitzeko aukera izan dezake.
Fitxaketa honekin, Bera Berak euskal jokalarien aldeko apustua berretsi du eta, egun emakumezkoen eskubaloi ligako erreferentzia izan, etorkizunari heltzen dio eta Gipuzkoako klubak bidelagun nahi ditu egitasmo horretan.