Bera Bera

Select your language

Taldekideak gaur arratsaldean entrenaldietara itzuli diren bitartean, Etxeberria, Elorza, Núñez eta Pinedo internazionalak lanean izan dira. Entrenaldi saioaz aparte, eskuin hegalekoak junior mailako selekzioarekin –nahiz eta oraindik jubenila izan- Canyamelar ohorezko taldearen aurka lagunartekoa jokatu du. Sagrario Santanak zuzentzen duen selekzioak maila ona eman dute eta gol bakar batez galdu zuten (28-27) Maitane Etxeberriak lau gol sartu zituen laster leku berean, El Cabañal pistan, Bera Berarekin aurrean izango duen talde baten aurka. Izan ere urriaren 25ean (19,30etan) donostiarrek bertan jokatuko dute eta adi egon beharko dute, Susana Parejaren taldeak estu hartu baitzuen Mecalia Guardés eta puntu bat urratu zion Rocasari azken jardunaldian. Bestetik, Eli Pinedo, María Núñez eta Patri Elorza hiru egunetan zehar entrenaldi saioak izateaz gain, Túnezera bidaia burutzen ari dira, Barajasetik hegazkinez aurrena eta ostean autobusez hiru orduko bidaia izango dute Mahdia hirira iristeko. Tunezeko txapelketa ostegunetik larunbata bitartean ospatuko da. Bihar Espainiak Holanda izango du aurrean (16etan), etzi Suiza (16etan) eta larunbatean, Túnez (18etan).

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores