Lehiaketa hasi dela hilabete pasa ostean eta ondorioz, lau jardunaldi Bera Bera Eskubaloia eta Valladolideko Aula Cultural dira zortzi puntuak poltsikoratu dituzten talde bakarrak.
Donostiarrak eta valladolidekoak lidergoan dira, Bera Berak golen alde hobea duelarik.
Bi eredu dira, gipuzkoarrak gol gutxien jasotzen duen taldea, partidako 17 eta Aula Culturalek gol gehien sartu dituena, guztira 129, partidako 32 gol baino gehiago. Aitzitik, 110 gol jaso ditu, ligako zortzigarren taldea.
Era berean, Bera Berak Valladolideko taldeak baino hamar gol gutxiago sartu ditu, Rocasaren atzetik hirugarren taldea.
Halere, Bera Bera eta Aula Culturalen arteko ezberdintasunak beste batzu dira
izan ere egutegia donostiarren mesede izan da orain arte. Igo berri den BM Granollers, Adesal Córdoba eta Castelldefels, besteak beste, azken bi hauek oraindik ez dute punturik urratu.
Iazko denboraldi bikaina burutu zuen Aula Culturalek, aldiz, Elxen eta Leonen merito handiko garaipenak eskuratu dituzte eta lehengo larunbatean Mecalia Atlético Guardés (35-32) gainditu zuten bigarren zati bikaina medio.
Aitor Etxaburuk Valladolidekoen jokua ezagutzeko aukera izan zuen abuztuan, Peñafiel eta Elgoibarren jokaturiko lagunartekoetan, non Bera Berak azken segunduraino lan egin behar izan zuen garaipena eskuratzeko. Orain aldea da Aula Culturalek Alicia Fernándezen ekarpena duela, lesionatu zen arte iazko denboraldiko golegile nagusiena.
Bera Berak Valladoliden azaroaren 8an jokatuko du baina, aldez aurretik, bi taldeek oso partida zailak dituzte. Donostiarrek Helvetia Alcobendas hartuko dute Bidebietan urriaren 18an (18etan) eta Elche Mustang Valentzian (urriaren 25ean) jokatu ostean. Canyamelarrek lehengo larunbatean puntu bat urratu zuen Rocasaren aurka eta Mecalia Guardés estu izan zuen. Bestetik, Aula Culturalek Málagara egingo du bidaia, Rocasa hartuko du (urriaren 25ean) eta Barakaldon jokatuko du azaroaren 1ean.