Bera Berak Pasai Donibaneko batelariak hartuko ditu bihar
Bera Bera eta BM Porriño partida atarian, Ligako hirugarren jardunaldiari dagokiona, Bera Berak omenaldi xume bat egin nahi die Pasai Donibaneko arraunlariei, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera eskuratzeagatik.
Pasai Donibanek bost puntu atera zizkion Ligan Hibaikari eta Kontxan aurreneko jardunaldian ateratako tarteari esker bigarrenean eutsi ahal izan zion, lehenengo aldiz Bandera eskuratuz.