Euskal ligako taldeek igandean hasiko dute denboraldia
Euskal Ligako kadete eta jubenil taldeek Elgoibarko Olaizaga kiroldegian irekiko dute igandean aurtengo denboraldia. Aurrenekoek Tecnifuelle Elgoibarren aurka 10eta eta jubenil taldeak, ondoren, 11,30etan Astigarraga Gys Sport Elgoibar taldearen aurrean. Maila hauetan Bera Bera eta Elgoibar 1 multzoa osatzen dute Kukullaga, Errotabarri, Aloña Mendi, Zuazo, Urdaibai E.T. eta Aiala ZKE klubekin.
Bestetik, Bera Bera senior taldeak Aiala ZKE hartuko du igandean Bidebietan 12,30etatik aurrera. Gipuzkoarren multzoa osatzen du senior taldeak Aiala ZKE, Aloña Mendi, Zumaiako Asador Basusta, Egia Arrano Elkartea, Ereintza, Leizaran Eskubaloia, Urnietako K.E., Usurbil K.E. eta Zarautz B taldeekin batera.
Bestetik, lurralde mailako kadete taldeak lagunartekoa jokatuko du Bidebietan 16etan Andoaingo Leizaran taldearen aurka. Ohorezko mailako taldeak BM Porriño hartuko du 19etan, emakumeen eskubaloiko ligako hirugarren jardunaldian.
Argazkian, Lide Goikoetxea senior mailako jokalaria.