Elorza, Núñez, Pinedo eta Etxeberria, selekzioetara
Espainiako hautatzaile Jorge Dueñasek Bera Bera Eskubaloiko Patri Elorza, María Núñez eta Eli Pinedo jokalariak deitu ditu urriaren 6tik 12ra bitartean burutuko den konzentrazioara, non entrenaldi saioak burutzeaz gain Tunezen bertako selekzioarekin, Suiza eta Holandak osaturiko txapelketa jokatuko dute.
Zerrendan nobedadea da María Núñez pibotea, Bera Beran dagoenetik aurreneko deia jaso duelako.
Bestetik, Sagrario Santana hautatzaileak Maitane Etxeberria eta Andrea Zaldua deitu ditu junior mailako selekzioarekin entrenaldi saioak burutzeko Valentzian urriaren 6tik 9ra bitartean. Bera Berarekin entrenatzen duen eta Aiala Zarautzekin jokatzen duen Andrea Zalduarentzat junior mailako selekzioarekin lehenego deia da.